Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xuxen 1 izond adkor zuzena.

Baita egin ere makulu eta eskumakila dotore askoak gorosti lerden xuxenarekin. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 273. orr.

Ezkerraldeko bidean, kurutze bat, naski bide xuxenaren seinale dena. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 123. orr.

Lopek huts egin zuen, baina bide bat ireki zuen, eta gaurko bide okerra biharko bide xuxena da batzuetan. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 586. orr.

Sistemak, aldi berean, bere buruari ere erakutsi behar dio kapable dela gaizkilea bide xuxenetik abiarazteko. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 15. orr.

Igandean, Makean, komertsio xuxenaren besta. Herria   2004-11-18

Joanden egunean, hango polizak bere saretarat bildu du, jestu gutiz azkenean, han egoiteko paperik etzuela, ez segurik paper xuxenik. Herria   2001-02-08

Patar gogorrean, izpirituak indarra neurri xuxenean manatzen duela, eta zangoek aldiz izpirituari erantzun goxoan erreferatzen diotela. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 101. orr.

Beti arrapostu xuxenak laster emanez. Herria   2001-02-08

Gaurko Bretainiako problematikari behako xuxen eta xorrotx bat emanez. Herria   2001-10-25

Eta nago [...] aurkitu dudala Hamleten zoramenaren kausa xuxena. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 78. orr.

Hitza aristokratikoa da, eta ez du baliokide xuxenik gure hizkuntzan. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 139. orr.

Zerikusi xuxena izan zutela hartan bai aita Bartolomek berak eta bai gure amak ere. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 288. orr.

Arras inportanta edo garrantzitsua da hitzen erran-nahi xuxenaren jakitea. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 11. orr.

Euskara on eta xuxen batean. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 86. orr.

12 presunek aurkitu dute pottokaren pisu xuxena: 123 kg. Herria   2005-12-15

2 (pertsonei dagokiela)

Berenaz biziki gizon laketa eta xuxena, jendekina eta mintza-erretxa. Herria   2005-09-15

Denetan gizon zintzo eta xuxena agertu da eta gainerat fede handikoa elizako urratseri arras jarraikia. Herria   2003-05-29

Eta jende xuxena, xuhurra, onbera, ez al da funtsean, inoren zinezko izakerarekin deus ikusirik ez duen apaindura xuriz biziatua? Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 259. orr.

Cenci familiaren ospe handiak itsutuko ez zuen epaile xuxen bat. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 37. orr.

Xuxena eta leiala. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 111. orr.

3 (predikatu gisa)

Bai-eta ohartu ere holako "egia" batzu badirela xinpleegiak xuxenak izaiteko! Herria   2001-09-27

Ebaki-kolpeak xuxen eta garbiak, talibans delakoen kontra igorriak eta ez Afganistandarren kontra. Herria   2001-10-18

Gobernua aldiz beti bere hartan, agertu dituen xedeak egokiak eta xuxenak direla, behar-orduen araberakoak. Herria   2003-06-05

Ez dakit xuxena den fama hori, zeren eta denen buru ez dut uste hazpandarrak besteak baino gormantago diren. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 139. orr.

Astronomoen konduak xuxenak badira. Herria   2005-11-03

Inketa eta xuxena da omen. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 37. orr.

Epaimahaian behar da izan ahal bezain xuxena. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 125. orr.

Zer da xuxen Ezpeletako egun hori? Herria   2003-05-15

Nor munduan zuek baino aberkoiago, autozentratuago, xuxenago eta xantuago? I˝aki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 243. orr.

4 (adizlagun gisa) zuzen.

Harry Blount, makila bezain xuxen, besteengandik pixka bat bakandurik zegoen, kapelua erantzirik. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 166. orr.

Izokinak gure ibaietan gora edo enarak habiara xuxen gidatzen dituena bezalako indar bat. Ziztuan atera eta xuxen aroztegira jo zuen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 131. orr.

Ostikoen ondotik, xehaturik, deabrua gostatzen zitzaion urratsari xuxen jarraitzea. Pazientziaz txirrika guztietako hariak xuxen gurutzatzen. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 134. orr.

Bertara eraman zituzten xuxen emaitzak, hamarrenak eta eskaintza sakratuak. Elizen arteko biblia   2 Kro 31,12

Ildoa xuxen daraman goldelaria baino xuxenago ibiliko ziren guztiak. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 323. orr.

Horregatik, oker dagoelarik ere, xuxen zagok, orekaren legeak eta arauak xuxen betetzen dituelako. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 258. orr.

Begi bat oker eta bestea ez oso xuxen. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 52. orr.

Mutikoak ikusten du hortarik ez duela burua galdua eta xuxen dabilala. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 20. orr.

Inguruko baserrietako mutil haiek, ordea, berehala onartu bide zuten argudioa, eta Jeneralaren mezua xuxen ulertu: Don Carlos eta Lizarraga zirela buruzagi bakarrak. Txillardegi   «Putzu» - 221. orr.

Bai eta hiztegi bat ere, "jatorrizko testua xuxen ulertzeko lagungarri, zeren oraindik ez baitakit latinik". Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 88. orr.

Bertara eraman zituzten xuxen emaitzak, hamarrenak eta eskaintza sakratuak. Elizen arteko biblia   2 Kro 31,12

Forentseek ez zekiten xuxen burdinen uherrak geldotu edo bizkortu egiten zuten gorpuaren usteltzea. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 56. orr.

Ez dakit xuxen nola den ere. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 40. orr.

Ez zekien xuxen zergatik egin zuen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 104. orr.

Ez nekien xuxen zer gertatu zitzaidan baina beldurraren beldurrez ez nintekeen negar egitetik geldi. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 25. orr.

Geroaren berri xuxen dakiena beti ixilik dagoela. Herria   2001-10-25

Ez dela hori hain errex, egiazko hastapena non den xuxen finkatzea! Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 23. orr.

Hemen biek jotzen zuten eta frango xuxen hastetik, bereziki garaztarrak, hunek abantaila: 6-0, 14-7, 24-17. Herria   2001-04-26

Zer idatzi zuen xuxen Moisek, harek egin bazuen bederen? Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 75. orr.

Eta amak, oroit naiz arras xuxen, erakutsiak zizkidan Erromako Bidearen izarrak. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 16. orr.

Txistu eta tuntunen soinuak entzun baitzituen jendearen gonbidatzen dantzara, edo xuxenago errateko dantzetara. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 146. orr.

Ekuazioa xuxen betetzen zen soluzio diluituetan. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 83. orr.

-Zer erran nahi duzu xuxen? Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 39. orr.

· 5 adlag (kopuruekin) justu, zehazki.

1945-an bururatu baitzen, duela xuxen 60 urte. Herria   2005-01-06

Hogoi garren mendeak xuxen hiru urte. Herria   2003-11-27

Duela xuxen berrogoi urte Pazko biharamunarekin hor bildu baitziren Enbata-ren sortzaileak. Herria   2003-04-17

Urte bat xuxen Donibane Garaziko zitadelaren karrikan behera lehen urratsak egin nituela. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 212. orr.

770 kilometro xuxen ditu bideak. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 16. orr.

Lau eta erdiak: abiatu beharko, 14 kilometro xuxen gelditzen baitzaizkit egiteko. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 85. orr.

91 beilari xuxen izan dira aldi huntan. Herria   2005-07-28

0,737 balitz prezio xuxena, azken zazpikoa kendurik onartua litake pasatzea 0,74-etarat. Herria   2001-07-26

6 puntuan. ik puntu 23.

Zortziak xuxen abiatu naizenean. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 229. orr.

Attatea ostatuan, aratsaldeko 2-ak eta erditan xuxen. Herria   2004-02-26

Aratsaldeko bi orenetan xuxen hasirik. Herria   2003-11-27

Bi orenetan xuxen, jantzi berezia zuen enplegatu batek [...] gela tarro batera sarrarazi gintuen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 99. orr.

Meza 11 orenetan xuxen izanen da. Herria   2004-03-25

Arratseko 9tan xuxen hasiko! Herria   2004-11-04

7 hain xuxen

Hain xuxen, parkean sartzean, horra aita Ildefonse kaperatik ateratzen ari. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 13. orr.

Bizkarra zakurik gabe, arin, hirian nabil, ezker, eskuin, bihar goizeko utziz ikustaldiak, biga hain xuxen Santa Maria de la Regla eta Real de San Isidoro basilika. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 159. orr.

Eta Frantsesak hain xuxen nekez bada nekez hupatu dira finala laurdenetarat. Herria   2004-06-24

Eta gure lurrez hain xuxen badugu gaurko egunean arrrangura frango. Herria   2005-09-15

Gaur dira, hain xuxen, hamar urte bera joan zela, bera, nire ondoan bizi zen hura, nire beso artean loak hartzen zuena gauero, gauero. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 89. orr.

Hauxe jakin dut betitik, Lafittek berak salaturik: aita guarda zuela, hain xuxen Baigorrin sortua, Urdozko brigadan. Herria   2001-09-20

Aitzakia atsegina, hain xuxen, egiazko problema bati ihes egiteko. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 84. orr.

Plaza horretan bertan, Konstituzioaren plazan hain xuxen. I˝aki I˝urrieta   «Kuskue tanden» - 94. orr.

Hor politika gaiak ziren, hain xuxen, Espainiako gerla denboran zen. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 95. orr.

Gu, ezkerreko geletatik hasi ginen, eta hain xuxen, eskuinaldera zegoen "Salon Mozart" deitutakoa. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 61. orr.

Bazuen, harekin, alsaziar lagun bat, hain xuxen, jantzien sailean lan egiten zuena. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 192. orr.

Baigorriarra: artzain, apezpiku eta marexalen herrikoa, hain xuxen. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 17. orr.

8 hain xuxen ere

Hain xuxen ere orduantxe banatu berria ziguten otamena ene düsseldorftarrari eta bioi, betikoa: zukua, sandwich zuri-zuria eta letxuga berdea. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 26. orr.

Barre egin nuen noski, baina laztandu ere bai, hain xuxen ere alarguntsa gazte bat laztandu eta kontsolatu ohi den bezala. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 90. orr.

Bere lelo osoa, hain xuxen ere, hodeien gorespena zen, eta Jainkoarena, Jainkoa hodeien fabrikatzailea den aldetik. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 181. orr.

Herri honek nahi duen Euskal Herria hautatzeko eta eraikitzeko eskubidearen gauzatzera, hain xuxen ere. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 20. orr.

Egur kirrinka entzun zuen, eta berehala ohartu zen ganbaratik zetorrela, bere buru gain-gainetik hain xuxen ere. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 158. orr.

9 xuxen izan da ad ipar zuzen egon.

Oraikoan, gaztek badute beren biltokia, eta xuxen da. Herria   2003-02-20

Osaba xuxen zen, eta berak paradaz ederki baliatu nahi zuen, etxeko probetxu. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 116. orr.

Hori ez dela manera, hori ez dela xuxen, idatzizko kasetaritzak ere zerbait laguntza merexi duela gaurko egunean. Herria   2001-04-05

Xuxen zinen, hobeki pentsatzen da gorputza pausaturik eta horixe egin dut. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 41. orr.

Hoinbeste makur eta hoinbeste miseria badelarik bestalde, xuxen ote den bada hola jokatzea? Herria   2003-12-11

Kondua xuxen da: ez bat gutiago ez bat gehiago. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 112. orr.

10 xuxen-xuxen izond

Joko bat ere badute muntatua, nork kausitzen duen ardi gasna eder baten pisu xuxen xuxena. Herria   2002-10-10

Horra azkenean sargiako dorrea; lerro xuxen-xuxenetan sartzen gara. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 112. orr.

Esperimentu-kate ongi antolatua da beren jarduera, non ordena xuxen-xuxen logiko batean kateatzen baitira urrats guztiak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 163. orr.

Zuzendaria oso emakume ederra zen, dotorea, xuxen-xuxena. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 38. orr.

Zonbat hil ote ziren gerla horietan? ainitz zernahi gisaz bainan xifre xuxen-xuxenik ez da aise emaiten ahal. Herria   2003-05-29

11 (adizlagun gisa)

Xuxen-xuxen joan nintzen osaba Joanikotenganat. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 179. orr.

Enricori azaldu nion nola ari zen han idatzirik zegoena xuxen-xuxen gertatzen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 46. orr.

Unibertsoaren makina gaitzak berean jarraitzen du, xuxen-xuxen, geldigaitz. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 38. orr.

Ileko artesia xuxen-xuxen egina; traje iluna, marra argiz ildaskatua. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 204. orr.

Buztan lodi hura xuxen-xuxen nire barrenera amiltzen zen arte. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 108. orr.

Ez dakit xuxen-xuxen kalkulatu nituen. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 25. orr.

Haren margolanetan gertatzen dena ez da xuxen-xuxen ezabaketa neurotikoa, baizik elementu batzuen nabarmentze irudimentsu bat, areagotze bat. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 179. orr.

Badakite behar den tokian orduan xuxen-xuxen egoten. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 144. orr.

ik gorago 6. 3633

12 xuxen-xuxena adlag ipar xuxen-xuxen.

Har xuxen xuxena, ta segi. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 45. orr.

-Bidea eskuin hartu behar dun eta gero xuxen-xuxena segitu. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 30. orr.

Hitzeman dirua xuxen xuxena jinen dela denbora poxi bat goiti beheiti. Herria   2005-02-17

Badumende bat eta erdi, xuxen xuxena erraiteko 157 urte, aduana plantatua dagoela Ziburun. Herria   2005-12-08

Perkain ohartzen da poliza xefa heldu zaiola xuxen xuxena berari buruz arrastatzera, keinu eginez poliza laguneri. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 118. orr.

Bidea goiti doa, xuxen xuxena, mahastiei buruz. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 186. orr.

Kurutze-Xuria noizkoa den badakigu xuxen xuxena, urtea idatzirik baitago harrian berean: 1616-a. Herria   2003-07-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus