Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pasadizo (orobat pasadizu g.er.) 1 iz gertaera.

Sutondoan ematen zituzten orduak, berriketan eta kontu-kontari, hainbat pasadizo eta abentura kontatuz. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 108. orr.

Hankapalo saiatu zen, ohi zuen moduan, pasadizo eta izkirimirien bitartez giroa alaitzen. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 106. orr.

Txistea izan ala pasadizo benetakoa, eskuinak aukera zuen guztietan alderatzen zituen Agnelli eta Togliatti, komunista barregarri uzteko. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 31. orr.

Hamaika izen eta pasadizo atera dira solasaren harian. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 57. orr.

Antzeko pasadizo bat gertatu zitzaion Celle di Cortonan. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 335. orr.

Sukaldean zegoen neska bat, pasadizo hura aditzean, algara zoliekin hasi zen barrez. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 139. orr.

Pasadizo batekin hasiko naiz Realean azkenaldian harrobia zenbat lantzen den ikusteko. Berria - Kirola   2004-01-27

Lazkao Txiki protagonista duen pasadizo bat ere ekarriko dugu hona. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 233. orr.

Ezaguna da Manuel Uztapideren pasadizo hura. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 46. orr.

Lumiere anaiek 1895ean zinematografoa sortu eta Parisko milaka pasadizo filmatu zituzten. Berria - Kultura   2004-05-25

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Intuizio jenialez, pasadizo bitxiz eta boutadez josia izaten zen beti haren jardun itxuraz inprobisatua. Kontaiozu Petuniari amerikar iturginei buruzko pasadizo xelebre hura, Mason jauna, irrikaz dago entzuteko... Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 50. orr.

Laguntza baitut, zeren Peterrek behin baino gehiagotan laguntzen baitit pasadizo txar bat baino gehiago ahazten. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 251. orr.

Ohi denez, tradizioak pasadizo sinesgaitz samarrak erantsi zizkion abentura honi, suaren proba esate baterako. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 986. orr.

"Komunismo" hitzak iraganeko pasadizo beldurgarri baina labur eta itxuraz garrantzirik gabeko zerbait adierazten zuen, jada itzalita zegoen "Historiaren" sumendiaren azken erupziotzat hartzen zena. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 356. orr.

Gauza eta pasadizo zailenetako laguntzailea da Rita, bestela ezin konpondu diren arazoena. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 207. orr.

Pasadizo barregarriren bat ere gertatu zen, dena den. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 230. orr.

Zilegi bekit pasadizo bakarren batzuk kontatzea. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 384. orr.

Pio Barojak nonbait kontatua du bere gaztaroko pasadizo bat, niri beti hunkigarria iruditu zaidana. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 75. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Martinek eta Bautistak barre egin zuten, eta baserritarrak istorio eta pasadizo sail bat kontatu zuen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 137. orr.

Boloniako nire lankideak badu berdekeriazko pasadizo-sorta etengabe eguneratu bat, eta maratz-maratz errepasatzen du, buletin teknikoekin batera, hirian eta eskualdean barrena bisita-jiran ekin aurretik. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 254. orr.

Ez dago korapilo edo argumentu jarraiturik: pasadizo pilaketaz egiten du aurrera. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 11. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus