Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sagaratu, sagara(tu), sagaratzen 1 du ad sakratu egin edo sakratu dela adierazi. ik santutu. (zerbait)

Santutegia eta tenplu barrua konpondu eta atariak sagaratu zituzten. Elizen arteko biblia   1 M 4,48

Horrela sagaratu zioten Jaunari tenplua erregeak eta israeldar guztiek. Elizen arteko biblia   1 Erg 8,63

Jaunak esan zion: "[...] Sagaratu dut eraiki didazun tenplua, betierean nire bizileku izan dadin”. Elizen arteko biblia   1 Erg 9,3

Horrela garbitu eta sagaratuko duzu aldarea. Elizen arteko biblia   Ez 43,20

Bere idolo higuingarriak jarri ditu niri sagaraturiko etxean, berau profanatuz. Elizen arteko biblia   Jr 7,30

Ondoren, San Frantziskori sagaratutako eliza batera eraman zuten. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 445. orr.

Norbaitek bere ondareko lur-sail bat sagaratzen badio Jaunari, bertan erein daitekeenaren arabera erabakiko da ordaindu beharrekoa. Elizen arteko biblia   Lb 27,16

Zer da handiago: oparia ala oparia sagaratzen duen aldarea? Elizen arteko biblia   Mt 23,19

Bedeinkatu egin zuen Jainkoak zazpigarren eguna eta sagaratu egin zuen, egun hartan hartu baitzuen atseden kreazio-lanetik. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 17. orr.

Sagaratu niri larunbata: nire eta zuen arteko elkartasun-seinale da, jakin dezazuen neu naizela Jauna, zuen Jainkoa. Elizen arteko biblia   Ez 20,20

Gaurko eguna Jaunari, gure Jainkoari, sagaratua dugu. Elizen arteko biblia   Ne 8,9

Haren onuren oroitzapena sagaratzen dugu eta gogoangarri bihurtzen egun berezietako ospakizunetan. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 353. orr.

Joan ziren tabernara eta han sagaratu zuten adiskidantza. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 24. orr.

Demokrazia sagaratzeak, paralisia dakar. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 19. orr.

2 (norbait)

Jesu Kristok sagaratu zaituzte eta Jainkoak bere herri santu izateko deitu. Elizen arteko biblia   1 Ko 1,2

Sabeletik irten aurretik sagaratu zintudan eta profeta izendatu, nire mezua herriei iragartzeko. Elizen arteko biblia   Jr 1,5

Zure etsaiak irainka ari dira, Jauna, zuk errege sagaratuari nonahi irainka. Elizen arteko biblia   Sal 89,52

Esan nien "Jaunari sagaratuak zarete; bai eta ontzi hauek ere”. Elizen arteko biblia   Esd 8,28

Apaizak Jainkoari sagaratuak baitaude. Elizen arteko biblia   Lb 21,7

Gainera, 'nazir' da Sanson, Jainkoari sagaratutako soldadua. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 16. orr.

Neu naiz Jauna, apaizak neuretzat sagaratzen ditudana. Elizen arteko biblia   Lb 21,23

Jaunarentzat zeuen Jainkoarentzat sagaraturiko herri zarete. Elizen arteko biblia   1 P 2,10

Nola diozue, bada, nik, Aitak sagaratu eta mundura bidali nauen honek, birao egiten dudala, "Jainkoaren seme naiz" esateagatik? Elizen arteko biblia   Jn 10,36

Mundu osoaren Jabea zerbitzatzeko olioz sagaratuak izan diren bi gizonak dituzu horiek. Elizen arteko biblia   Za 4,14

Baina inork ez dio bere burua Jaunari sagaratzen bere etxekoak aberasteko, baizik eta, errukiaren ordainarekin bere bekatuetatik askatuz, on egiten iraunez betiko bizia lortzeko. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 331. orr.

Tenplu bat eraiki zion Venusi, eta mila emagaldu sagaratu zituzten bertan. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 35. orr.

-Gaur Jaunari sagaratuak izan zarete, zein semearen zein anaiaren kontura, eta haren bedeinkazioa irabazi duzue. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 191. orr.

3 (da aditz gisa, norbait)

Ikus daitekeen moduan ikusi ahal izateko eta berari atxikitzeko, bekatuen hobenetatik eta desio txar guztietatik purifikatzen gara eta haren izenean sagaratzen gara. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 353. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Eremu hau apaiz sagaratuentzat, Tzadoken ondorengoentzat, izango da. Izan ere, zein Eleazarren ondorengoen artean, zein Itamarrenen artean baziren "funtzionario sagaratu" eta "Jainkoaren funtzionario" zeritzen haietakoak. Elizen arteko biblia   Ez 48,11

Andre pobreen eta birjina sagaratuen Ordena ospetsua. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 507. orr.

Hark badu ahalmena eliz elkartea eraikitzeko eta sagaratu guztiei bere ondarea emateko. Elizen arteko biblia   Eg 20,32

Berak egin zien tonsura guraize sagaratuez, eta zazpi Salmoak eta Dominus pars delako ahapaldia murmurikarazi. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 110. orr.

Handik, gauez, Artemision-eko lanpara sagaratuak zelatatzen zituen. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 36. orr.

Baina kritikarik gabeko ondorengotza miresle honek ere ikusten du kode sagaratuak ezin direla aplikatu eraldatu arte. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 66. orr.

5 apaizak mezatan ogia eta ardoa Jesukristoren gorputz eta odol bihurtzen dituzten hitzak esan.

Ogia eta arnoa sagaratzeko mementuan. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 638. orr.

Esan zidan, Jesu Kristoren gorputz-odolak sagaratzean, eta aurretik ere bai, argizaria sutan bezala urturik zeukala bihotza. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1046. orr.

Aldarean ogi-ardoen itxuran Jaunaren hitzari esker apaizaren eskuz sagaratzen den sakramentua. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 120. orr.

Apaizak aldarean sagaratzen duenean eta beste norabait daramanean, jende guztiak, belaunikaturik, gorespen, aintza eta ohore eman diezaiola Jainko Jaun bizi eta egiazkoari. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 114. orr.

Klerikoei apalki erregu iezaiezue, beste ezer baino gehiago benera ditzatela Jesu Kristo gure Jaunaren gorputz eta odol txit santuak eta idatziriko haren izen eta hitz santuak, berauek sagaratzen baitute Jaunaren gorputza. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 113. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Meza laguntzen ari zen, eta apaizak ostia sagaratua altxatzean, ostia hori bizirik zegoen haur txit polit bihurtu eta aldatua ikusi zuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1042. orr.

Hostia Sagaratua hartuta, Zamaria goseak amorratzen zegoen tokira atera zen. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 322. orr.

Egunero baita hura eskainia bizien eta hilen alde, mendez mende gurtzea merezi duen ostia txit sagaratu hartan. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1040. orr.

Eta apostolu santuei egiazko gorputzez agertu zitzaien bezalaxe, ogi sagaratuan agertzen zaigu orain guri. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 121. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus