Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gauzadi iz diren gauza guztien multzoa.

Gogoratu behar duzu gauzadia amaigabea dela eta konturatu ortzia izadi osoaren zatitxo bat, guztiaren milakagarrena besterik ez dela, gizaki bakarra lur osoarentzat baino gutxiago. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 429. orr.

Ez dezazula inondik ere sinets, Memmio, zer guztiek gauzadiaren erdigunea deritzonerantz jotzen dutenik. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 89. orr.

Honela gauzadia beti berritzen ari da eta hilkorrek elkar biziarazten dute. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 103. orr.

Ez baitago inolako kanpo lekurik, ezein materia motak gauzaditik hara ihes egitekorik, ez handik sorturik gauzadian oldar eta gauzen izaera guztia alda eta mugimenduak uzkail ditzakeen indar berririk. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 115. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus