Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sarraskizale 1 izond abere sarraskien zalea dena.

Sai, putre eta bertze hainbat hegazti sarraskizalek apailatuko dizkiete hiletak. Xabier Montoia   «Elektrika» - 168. orr.

Akabo da Hester gaixoarekikoa -errukitu zen Nora- epaileak berak baino askoz ere arrano eta putre sarraskizaleago horiekin. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 78. orr.

2 irud/hed

Ospearen eta arrakastaren eztia ondo dastatu eta gozatuta hil baita Orioko jenio handia, bere jenialtasunaren handiaren eta jendearen mirespen ez txikiagoaren jakitun, sarraskizaleak gorabehera eta museoak museo. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 171. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus