Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pasaka1 1 iz pilota joko mota, larruzko eskuzorroekin joatzen dena.

Jaialdia goizeko hamarretan hasiko da, bertan hainbat pilota modalitate ikusi ahal izango dira, larrukoa, pala motza eta pasaka besteak beste. Berria - Kirola   2004-08-25

Asteazken 15an, kabala feria, pasaka eskuhuska. Herria   2004-09-09

Pasakan, hiru pare xapelgoan abiatu berriak ditugu. Herria   2002-11-21

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Yon Larronden aita eta osaba (Raphael eta Manu) pasaka jokoan finalean direla ere. Herria   2005-02-10

Jean Claude Çuburu eta Lataste Frantziako xapeldun atera dira pasaka jokoan. Herria   2004-02-26

Astelehenean, goizeko 11-etan, pasaka partida trinketean. Herria   2003-06-05

Pasaka finaletan lehen maileko Cuburu eta Latastek galdu dute 13 eta 6-ez Saratarren kontra. Herria   2004-03-11

Azaroaren 9 an igandearekin meza 11 etan, 12 tan trinketean pasaka pilota partida. Herria   2003-10-30

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Pilota Pasaka jokoan 13 eta 7, xapela herrirat ekarri dute. Herria   2005-03-24

4 (adizlagun gisa)

Baigorriarrek ereman dute hau saratarren kontra, oraino etsitzekotan ez den Çuiburu batekin, hunek bakarrenak baititu lehen ere irabaziak ala Pasaka ala luzean. Herria   2001-02-15

Esku huska, buruz buruka eta birazka - Xarea - Pasaka - Xixteraz Joko Garbia eta bururatzeko palantxa. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 160. orr.

Pasaka eta Xarean Puletako partidetan dire. Herria   2003-12-04

Pilotan Pasaka, xapeldun atera dire Arrieta-Elizeiry 13-9, Baigorri-ren aurka. Herria   2005-03-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pasaka jokoan (4); pilota pasaka (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus