Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xuxurlari 1 izond xuxurlan aritzen dena.

Lotsa sentitu zuen, hobeto gogoratzen baitzen arbola xuxurlari eder haiekin, mutilekin baino. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 23. orr.

Sam bere ondoan belaunikatu zen, eta ahul, ia entzunezin, Frodoren ahots xuxurlaria entzun zuen: [...]. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 272. orr.

Maite ditut Rilkeren poesia xuxurlariak. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 295. orr.

Horrelakoetan, Sofik belarria lur xuxurlariaren gainean jartzen zuen mendiaren ahotsa hobeki aditzeko. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 19. orr.

Ehundaka eta are milaka entzule xuxurlarik eta askotan asaldatuk entzun zezaten. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 238. orr.

2 (adizlagun gisa)

-Kontuz aizak! -xuxurlari egin dio errieta Mikelok, izuak irentsi beharrean. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 112. orr.

Xuxurlari eskatzen zion marabutak horrelakorik horren ozen ez esateko, bere inguru guztian beldurrez edo begiratzen zuen bitartean. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 97. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus