Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gaxte 1 iz adkor gaztea.

Gradudun titulurik gabeko gaxte bat nintzen orduan.Gazteak eta gaxteak gogotik arizan dira laguntzen langileria ere bihotzekin. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 117. orr.

Errezilgo Irureaundiko indartsuak, artean oso gaxtea edo kasik umezarra zela, hamabi arroako harria bizkarrean berdindu zuelarik [...]. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 203. orr.

Nire lantokiko gaxte odolgabeak apezkumeak baino goizago erretiratzen dituk gauaz. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 39. orr.

Itsaso zabal baztergabeko horretan urturik daude nere arbaso gaxteen eta neure neronen begi biak. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 293. orr.

Goizoilanda, deitu izan zaio, mutiletan gaxterik hasten den neskatoari , edo martxoko oilar gorri nahiz oilar gangar gorri berriz, gaxterik neskazale nabarmentzen den mutilar. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 163. orr.

Gaxte-gaxteak ginen, eta irratia txiki-txikia, baldarra, sei urteko haur bati dagokion gisan. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 89. orr.

2 mari-gaxte

Mutilak abuztuan puta mari-gaxte horrekin plana duela erran dio igotzean. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 70. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus