Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

neurotiko 1 izond neurosiarena, neurosiari dagokiona. ik neurosi 2.

Lehenengo maila, prozesu inkontzienteen antolamenduari dagokiona (sintoma neurotikoak, ametsak), eta bigarren maila, psikologia tradizionalak kontuan hartzen zuena (pentsamendu ohartua). Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 110. orr.

Literaturgintzak jolas neurotikotik zer duen erakusteko izan behar omen zuen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 98. orr.

Akademizismo aldiaren ezaugarria ikusgarri bihurtu behar horrek hartan dituen ondorio guztiz kaltegarriak dira, "errealitate-efektua" errealitatearen ordain neurotiko bat bilakatzen baita. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 198. orr.

Nazka neurotikoa hartu zion. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 377. orr.

· 2 iz neurosiak jotako pertsona.

Neurotikoa ifernuan bizi da maizenik. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 187. orr.

Neurotikoak neurotikoa delako idazten du, ala idazteagatik bilakatzen da neurotiko? Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 98. orr.

Sedanok dioenez, neurotiko obsesiboaren ezaugarrietako bat omen da aspergarria izatea. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 80. orr.

Egonarririk gabe eta bete ezinezko eskaerekin estu hartuko duen emakume burges neurotiko bat. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 197. orr.

Inguruan genituen hegazkinen marrumak, piztia neurotikoak bailiran. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 112. orr.

Militante bat bezain ernegante eta neurotikoa. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 30. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus