Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oligofreniko izond buru ahalmenen urritasun larriari dagokiona.

Eta neuregan bilatu nahi duzu erantzuna, nire barren kakanahasi oligofrenikoan? Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 109. orr.

2 (irain gisa)

Badirudi sinetsi egiten dituzula nahi eta ezin dabilen gixon oligofreniko koadrila horrek zereginik gabe dagoenean asmatutako ipuinak, ni gaztea naiz, jauna, baina printzipio sendoak ditut. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 40. orr.

· 3 iz oligofrenikoa den pertsona.

Ez nuen espero, eta aurreikuspen falta horrek mokortuta eta oligofreniko batek ere erakutsiko ez lukeen irribarrearen jabe utzi ninduen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 319. orr.

Zergatik hiltzen dituzte haur jaioberriak, paralitikoak, oligofrenikoak, militarrak? Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 105. orr.

-Mongolo hutsak dira denak, erremediorik gabeko oligofrenikoak, eta barka nazatela oligofrenikoek konparazioagatik. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 158. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus