Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

magyar (orobat magiar; Hiztegi Batuan magyar agertzen da) izlag/iz hungariarra.

Ostrogodoen ondotik, IX. mendean iritsi ziren sortaldetik magiar gerlariak, gero Hungaria izendatuko zen lurraldera. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 284. orr.

Eskandinaviar eta magiar erasotzaile barbaroen aurka. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 219. orr.

Hungariar edo magiarrak dira beste talde etniko handia. Berria - Mundua   2004-04-28

Magyarren lurraldea. Berria - Mundua   2004-04-29

Adam Bodor hungariarra da, baina ez da Hungariakoa, Errumaniako Trantsilvanian bizi den magiarren gutxiengokoa baino. Berria - Kultura   2004-12-15

Hungariatik kanpo bizi diren magiarrei buruzko legea onartu zuten Hungarian 2001eko ekainean. Berria - Harian   2006-03-02

Polita baitzen Circe, magiarren harikoa, aurpegi luze, begiak beltz, ezpainak mehe. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 136. orr.

Hungariar edo magyarrak IX. mendean kokatu ziren herrialdean. Berria - Mundua   2004-04-29

Romania Mare alderdiak botoen %13 bereganatu ditu eta hungariar gutxiengokoaren Errumaniako Magyarren Batasun Demokratikoak %7. Berria - Mundua   2004-12-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus