Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pasarela 1 iz oinezkoentzako zubi estua.

Enbarkaderoko pasarela horizontalean zegoen kasik, eta itsasoa txol handitua zegoela konturatu zen. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 230. orr.

Walt Whitmanek zioenez, Brooklyngo zubia eta haren pasarela esekia dira "arimarentzat dagoen erremediorik onena". Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 87. orr.

Ibaiaren gainean luzatzen den pasarela estua da, estuegia aukeran, eta, oholak zartatuak daudenez, guztiz desegokia takoi luzeen gainean ibiltzeko. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 77. orr.

2 itsasontzi batera sartzeko zubi modukoa.

Ahuldade itxura areagotu egiten zien ontzietako pasarelan behera ibiltzeko ohiturarik ezak, sokari dardarizo baten oratzen zioten, zangoa zangoari aitzinatzeko beldurrak. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 50. orr.

Eskua luzatu zidan pasarelatik hogeiren bat brazatara, horiek izan ziren gure mutilaren azken hitzak. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 225. orr.

Buzoa itsaspean zen eskua pasarelako sokaren eske, hura utzi gabe egin zuen gangilerainokoa. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 230. orr.

Pasarela flotean edukitzen zuen gangil txipia kulunkan zerabilten uhinek, zakar jotzen zuten moilan. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 230. orr.

3 modelo desfileak egiten diren oholtza luzea.

Irudipena dut diseinua eta moda erakusketetan eta pasareletan ageri dela, baina ez kalean, dendetako erakusleihoetan, eraikuntza publikoen hornikuntzan. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 80. orr.

Horregatik onartzen zituen pasareletako lanak etsipenez, beste batzuentzat amets izan zitekeena, zoritxarra baitzen berarentzat. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 124. orr.

Ez zekien zergatik baina ez zuen ilehoria pasarela batean ikusten, eta are gutxiago Donostian. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 65. orr.

Moda marka handiek emakumeei ezartzen dioten edertasun femeninoaren mitoa salatzeko, pasarela berezi bat egin zuten. Berria - Harian   2006-03-09

Benetan diotsut Cibeles pasarelan agertzen diren hamaikatxo baino ederragoa zela. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 35. orr.

-Bihar arte orduan, Casanova -esan zuen barrezka eta alde egin zuen, moda pasareletako modeloen ibilkeren imintzioak eginez. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 70. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus