Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pasarte 1 iz idazlan baten zatia, halako batasuna agertzen duena.

Erregutu nion pasarte bat, laburra badarik ere, irakur ziezadala. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 158. orr.

Badirudi, Zizeronek dakarren apaizburuen liburuen pasarte baten arabera, erromatarren artean bazirela delitu ordainezinak. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 131. orr.

Bigarren erreakzio hori izan nuen nik "eskaleen" pasartea irakurri nuenean. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 32. orr.

Irakurri 44. orrialdeko pasartea. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 62. orr.

Peru Abarkak, liburuko pasarteetako batean, Peru eta Marixeren herri-ipuingintza arbuiatzen du, eta ipuin gatz-gabeak direla esaten. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 146. orr.

San Joanen ebanjelioa irakurtzeko eskatu zien, pasarte honetan hasiz: Pazkoa baino sei egun lehenago, Jesusek bazekien mundu hau utzi eta Aitarengana joateko ordua iritsi zitzaiona. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 252. orr.

Pentsatzea, aztertzea, asmatzea -ziostan beste pasarte batean- ez dira egintza bitxiak, adimenduaren arnasa arrunta baizik. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 44. orr.

Liburuko lekukotasun ugarietatik honako pasarte hau aldatuko dut (Lancre 1613 2004: 41): [...]. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 30. orr.

Arima ez dela zeruan kreatzen, baina bai gorputzaren baitan eta ez gorputzera isuri aitzin, isurtzen delarik baizik, pasarte bereko 2. zenbakian erraten den bezala. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 59. orr.

Hauetakoak dira Fededun guztiei Gutuna, Ordena osoari Gutuna eta Lehen Erregela-ko zenbait pasarte. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 37. orr.

Idazlearen haurtzaroari buruzko hiruzpalau pasarte ondo aztertuak zituen. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 52. orr.

Era berean, pasarte horren azalgarri, esan zen: [...]. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 47. orr.

EAEko Unibertsitate Legearen bost pasarte eraman ditu auzitara Espainiako Gobernuak. Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Azken hiru liburuetan Hasiera 1, 1-31 pasartearen komentario alegorikoarekin amaitzen du bere Aitortzak. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 22. orr.

Pasartea iluna da eta eztabaida franko sortu du. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 415. orr.

2 (izenondoekin)

Beste behin, Erroman kardinal baten etxean zegoela, pasarte ilun batzuei buruz galdetu zioten. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 345. orr.

Pasarte luze samarra hartu dut, zer galdurik ez daukana baina. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 37. orr.

Liburua 99 pasarte laburrek osatzen dute. Berria - Kultura   2006-01-12

Baditu pasarte liriko eta filosofiko sinesgarri polit askoak. Badakizu, halaber, doktoreen pasarte ospetsu hura, eta nahi nuke hitz guztiak horien antzekoa izan litezen. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 27. orr.

Pasea gaitezen haren testuetan, pasarte nabarmentxo batzuk han-hemen buruxkatuz: [...]. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 128. orr.

Hona gutunaren pasarte interesgarrienak. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 112. orr.

Sentipen bikoitz berbera dago liburuko pasarte zirraragarrienetako batean. Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana» - 14. orr.

Pasarte zirikagarriak gorabehera, doinu serioa zuen gutunak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 69. orr.

Honatx, esaten dudana frogatzen duten pasarte adierazgarri batzuk. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 26. orr.

Predikarien Ordenako anaia baten eskariz, pasarte profetiko bat azaldu zuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 344. orr.

Jerusalemeko eta Babiloniako Talmudetako pasarte alegoriko baten aipamena. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 243. orr.

Lehen bi zutabeetan 1 Zel-ren zenbakia eta gaia aurkituko ditugu, eta gainerako zutabeetan beste iturrietako pasarte paraleloak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 19. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ebanjelio-pasarteak idatzita dauden liburua hartu eta Jaunari erregutu nion bere nahia erakusteko, liburua lehen aldiz zabaltzean. Berria - Kirola   2004-04-29

Adiskidearen heriotzaren zer-nolakoei buruzkoak batzuk; beste batzuk, berriz, gutunean aipatutako matematika-pasarteei zegozkien. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 100. orr.

4 irud/hed

Imanol Muruaren bizitzaren pasarte nagusiak bildu ditu Torrealdaik liburuan. Berria - Euskal Herria   2004-12-16

Gauzak argitu nahian edo, zuri-beltzeko pelikula-pasarte solteak ikusten dira. Berria - Kultura   2004-01-27

1944ko abuztuaren 11n Lyondik abiatu zen tren-sailean, 78.ean hain zuzen ere, idatzi zuen bizi-pasarte zail haren testigantza hura. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 56. orr.

5 (musika-lanetan)

Une askotan, orkestrak azpian utzi zuen, eta pasarte zailenetan arazoak zituela ematen zuen. piano hutsarekin aritzeak pasarte lasaietara eramaten zuen musikaria askotan. Berria - Kultura   2004-09-21

Operako pasarterik gozoenak Darina Takova abeslari bulgariarrari egokituko zaizkio. Berria - Kultura   2004-08-31

Giacomo Pucciniren operaren bigarren ekitaldiko pasarte hura, esate baterako. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 98. orr.

Musika aberatsa, liturgiarako pentsatua eta pasarte bete eta sendoak eskaintzen dituena. Berria - Kultura   2004-08-21

Pasarte batzuetan sei edo zazpi piano entzungo dira aldi berean, bata bestearen gainetik grabatuak. Berria - Kultura   2006-04-30

Diskoan azalduko den kantu baten moldaketa egin dut, hamabi minutukoa, eta hortik lau minutuko pasarte bat atera dugu irratirako. Berria - Kultura   2004-10-21

6 (musika-lanetan, hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Abesti pasarte batzuk kantatu nituen ahotsa jaso gabe. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 179. orr.

Anitzetan, zenbait musika-pasarte entzutean, negarrez hasten nintzen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 18. orr.

Haien irakaspen psikodelikoak pop pasarteekin uztartzen ditu. Berria - Kultura   2006-03-23

Hala, swing, cha-cha-cha eta bolero doinuek bat egiten dute jazz pasarteekin, betiere askatasunaren izenean. Berria - Kultura   2004-12-30

Dantza pasarteetan guztiz atsegina da dantzarien gorputzak Madariagaren musikaren eraginez eroaten uzten ikustea. Berria - Kultura   2004-11-21

7 pasagunea, pasabidea.

Itsas zati hura berreskuratzeko aldarrikapen historikoa lehentasuna hartu du azken hilabeteotan, batez ere, pasartea Boliviako Goi Lautadan dauden gas naturalaren erreserbak esportatzeko aukera ezin hobea delako. Berria - Mundua   2004-01-13

Boliviako itsas pasartea. Berria - Mundua   2004-01-13

Bere itsas pasartea zen eta, ondorioz, bere lehengaiak munduratzeko bide errazena ere. Berria - Mundua   2004-01-13

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus