Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pairu iz pairatzea, pairakortasuna, jasankortasuna. ik pairamen; eroapen.

Urteen bortxaz pairua urritzen zaigu denei. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 146. orr.

Haren borondateak ez zuen gehiago nahi izan haien pairuak eta miseriak irauterik. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 104. orr.

Sofrimenduak pazientzia eskatzen du, eta hori ondo daki gure hizkuntzak, sofrimenduzko "pairatu" hitzaren errotik bertatik pazientziazko "pairua" sortu duenean; hizkuntzak badaki, eta hala adierazten digu, heriotza baten mina eramateko pairurik ez duenak, heriotza horren ondorio mina baino latzagoak direnak pairatu beharko dituela. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 124. orr.

Ez bainituzke zure pazientzia eta pairua agortu nahi. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 162. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus