Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sartu-atera [33 agerraldi, 22 liburu eta artikulu 1ean] 1 iz aldi labur batez norabait sartzea eta bertatik ateratzea. ik sartu-irten; sar-atera.

Eginak nituen aurrez sartu-atera batzuk, sekula ez ordubete baino gehiagokoak. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 222. orr.

Bekozko eta kopetilun, aitonaren gelara sartu-atera bat egin eta berehala eseri zen jangelako mahaian. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 105. orr.

Apartamentura joan aurretik sartu-atera bat ez ote zuen egin etxera? Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 204. orr.

Etengabe sartu-aterak egin eta, zelatan egonda ere, harrapatu ezin. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 172. orr.

Zinera joaten bazen, jatetxe edota diskoteka batera sartzen bazen, noiz eta norekin egin zuen sartu-atera hura. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 97. orr.

Marmeladaren jolasak baztertu egin zituen pixkanaka nire jabe sexualak, eta sartu-ateraren bidez eskaintzen nizkion etengabeko orgasmoekin zaletu zen. Jon Arretxe   «Larunbatak» - 71. orr.

Handik ederki ikus nezakeen jendearen sartu-atera etengabea. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 43. orr.

2 (adizlagun gisa)

Jendea sartu-atera zebilen. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 8. orr.

Bereziki dramatikoak dira sindrome neurologiko edo psikiatrikoetatik sartu-atera dabiltzanentzat, eta lanbidez antzezle direnentzat. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 110. orr.

3 (aditz gisa)

Bortitzago hasi zen pistola sartu-ateratzen, mina ematen zidan. Berria - Euskal Herria   2004-12-29

4 sartu-ateraka adlag sartzen eta ateratzen.

Remigio organista esku-soinu eta guzti gainean eseri, lagun taldekoa baitzuten, eta auzoan aurrera eta atzera ibili zuten, zarata batean, taberna guztietan sartu-ateraka, kalearen erdian dantzan. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 98. orr.

5 sartu-ateran (orobat sartu-aterean) adlag sartzen eta ateratzen.

Erromako beren etxean ez zegoen Turinen bezala [...] sartu-ateran ibiltzen zen jenderik. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 261. orr.

Estropezu egiten dute sarritan, portaletik sartu-aterean, aterkiak gurutzatzen direnean. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 52. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sartu atera bat (4); sartu ateran (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus