Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

belabeltz 1 iz belearen antzeko hegaztia, hura baino txikiagoa (Corvus corone).

Belabeltza, uroiloa, itsas belea.  Elizen arteko biblia   Dt 14,17

Belabeltz beltz bat ematen zian, baina zikoinaren hankak zituena.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 38. orr.

Hegan doa basoa bidearen alde banatan, izei eta pinu ilara ilunekin, aizkoren danbatekoekin eta belabeltzen karrankekin, hegan doa bide osoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 358. orr.

2 irud/hed

Hortik aurrera arin amaitu dute bisitaldi kulturala, belabeltzez eta hautsez betetako itzalpe horretatik alde egiteko gogoz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 43. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus