Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gaztainondo iz hosto horztunak dituen zuhaitz handi eta adaburu-biribila (Castanea sativa).

Lorategiaren isiltasun handiaren erdian, gaztainondoen itzal beltzaren pean uztaiarekin jolasean zebiltzan neskatxen ondoan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 385. orr.

Bide ondoko gaztainondo baten gerizpean klikatu genuen harrapakina, apurrik ere utzi gabe. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 191. orr.

Akitua, ogi pixka bat hortzikatu nuen gaztainondo baten itzalpean. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 232. orr.

Gaztainondo ihartu baten azpian. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 16. orr.

Hor zegoen, gaztainondoaren enborrean. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 222. orr.

Gaztainondoaren sustraia lurrean barneratzen zen. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 210. orr.

Haize leun eta epel batek inarrosi ditu gaztainondoak. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 28. orr.

Gero ezponda ertzeraino jaitsi da, gaztainondo lerro bateraino. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 45. orr.

Ipar haize fina zebilen, bide bazterreko gaztainondoen hosto artean txistuka. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 104. orr.

Gaztainondo bikiak atarian. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 243. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gaztainondo baten (4); gaztainondo eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus