Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pase 1 iz pasatzea.

Hegazkin aldraren pase lilluragarrixa. Txillardegi   «Labartzari agur» - 136. orr.

Iberiako Penintsulako hegazti-paserako migrazio lekurik garrantzitsuenetako bat Bizkaiko Golkoa denez, [...]. Berria - Kultura   2004-05-27

Uso pasea bukatu da ehiztarientzat, Fassakoen zakuan erortzen baitira denak. Berria - Kirola   2004-05-25

· Finalaurrekoetan, saioko irabazleak finalerako pasea lortuko du Berria - Kultura   2004-02-26

2 futbolean, saskibaloian, errugbian edo kidekoetan, jokalari batek talde bereko beste bati, jokaldia segi dezan, baloia pasatzea.

Pasea emateko aukerarik ez badu, berak bukatzen du jokaldia. Berria - Kirola   2006-03-29

Hiru edo lau pase nahikoa zituen bere area ertzetik galiziarreneraino hurbiltzeko. Berria - Kirola   2004-09-29

Bizpahiru pase lotuz gero, arriskua sortzeko gai zirela ikusi zuten zuri-urdinek. Berria - Kirola   2006-04-16

15. minutuan Kakak ez zuen Serginhoren pase bat sareratzen asmatu. Berria - Kirola   2004-11-03

Gobeletek entsegua, hagen aitzinean bilketa eragin eta Yachvilik pasea egin ondoren. Berria - Kirola   2004-12-12

Aho bete hortz gelditu zen, besteak beste, 70 metroko paseak egiteko gauza zela ikusterakoan. Berria - Kirola   2006-02-15

Bi gol egiteaz gain, goleko pase bat eman du eta baloi bat zutoinera bidali du. Berria - Kirola   2006-03-10

Pase labur eta azkarren bidez. Berria - Kirola   2004-09-29

Edozer egiteko gai da: barruraino sartu, pibotari pase onak eman, edo kanpoan dagoen hegalekoari jaurtiketa erraza egiteko aukera eskaini. Berria - Kirola   2004-10-06

Argitaletxe bat futbol-taldea bezalakoa da, aurre aldean tontakeria asko, pase ugari, iskin egitea, ez gutxi, burukada dezente, baina atezaina erreumak jota badago edo elbarria bada, akabo taldea. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 53. orr.

Albotik jokatuz, pase luzeak, goitik joz... Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Azken pasean huts egin zuen. Berria - Kirola   2004-01-23

Zure pase bakoitzak / txoratzen gaitu / zure dribling bakoizak / estasian jartzen. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 208. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Pase lerroak zainduz baloi asko lapurtu zituen, aurkariaren erasoa geldituz, eta kontraerasorako bidea aurkituz. Berria - Kirola   2004-11-18

Defentsan gogortasun egokia mantendu zuen Baskoniak lehen laurdenean, eta pase lerroak oso ondo zaindu. Berria - Kirola   2006-01-06

Kokalarien arteko pase jokoak mozten saiatu beharko dira etengabe. Berria - Kirola   2004-11-28

Zona barneko pase jokoak arazorik gabe zulatu baitzuten bilbotarren buruz buruko defentsa. Berria - Kirola   2004-10-05

Bata pase emailea gehiago, bestea golegile bikaina baina ez berekoia. Berria - Kirola   2004-03-03

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Garciaren gol pase dotore bati esker, Vegak berdindu egin zuen atsedenaldia baino lehen. Berria - Kirola   2006-03-10

5 zezenari, kapa edo muletarekin deitu ondoren, egiten den kapa-pasaldia.

Lertxundi Lertxundi "El donostiarrak" zezenarekin zeukan trebezia erakutsi zigun arratsaldean, eta pase bakoitzean, ole eta ole oihuz bete genuen giroa. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 115. orr.

6 emanaldia.

Egunotan pase osoak egiten ari gara zenbait pertsona sartuz publiko gisa, estreinaldiaren eguna shock bat ez izateko. Berria - Kultura   2006-02-24

7 pasatzeko baimen agiria.

Ruilope horrek, dokumentuak azterturik, pasea eman die; funtzionarioak legezko eta baliozko deritze paperoi. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 89. orr.

Ezin emango dizut kontserbatoriora aurkezteko pasea. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 8. orr.

9 paseko izlag bertan bizi ez dena, bidez dagoena.

Ed harro zegoen, oker ustean bertakotzat jotako paseko ibiltariaren harrokeriaz. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 164. orr.

Bere alabaren heriotzagatik mina adierazi ezin duen ama eta paseko bidaiariaren arteko adiskidetasuna elurrezko pastel batean gauzatuko da. Berria - Kultura   2006-02-10

Bera guregana etorri zen, ez gonbidatu gisa, ez paseko atzerritar gisa, baizik eta, soldaduekin eta auto-gidariekin etorri zen, gerrak hondatutako bideetatik barrena. Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 60. orr.

10 irud/hed

Gauza hoiek paseko ekaitzak bezalakoak dira. Paseko maitaleak ote zituen galdetu nion neure buruari behin baino gehiagotan. Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor - 10. orr.

Paseko lekua duzu hau, behin-behinekoa. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 214. orr.

11 paseko hegazti.

Hegan igarotzen ziren paseko hegaztien antzera. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 61. orr.

Halako soinu motel eta goibel bat jotzen zuen, eta astiro itzaltzen zen goietan, paseko hegaztien intziri urrunaren antzera. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 60. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus