Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sartzear adlag sartzeko zorian.

Ozta-ozta ikusi ahal izan zuen Ewing jauna, hura etxetik irtetear eta bera etxera sartzear zela, edota hura etxera sartzear eta bera etxetik irtetear zelarik. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 265. orr.

Hirira sartzear zegoela, Atenea irten zitzaion bidera, neskatila baten itxuran, buruan pegarra harturik. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 33. orr.

Gernikara sartzear zeuden faxistak. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 93. orr.

Etxe ezezagun batera bi maleta erraldoirekin sartzear denaren buru desordena gainetik kendu ezinik, hara nor den ikusten dudan lehen pertsona: zuzenbide zibileko irakasle izan nuena. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 15. orr.

Gatibutasun bikoitz, hirukoitz batean sartzear nintzela esaten zidan. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 124. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sartzear dago (3); sartzear zela (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus