Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

beldur (orobat bildur g.er.) iz 1 egiazko nahiz irudizko arriskuaren hurbiltasunak sortzen duen urduritasunezko egoera. ik lotsa 6; ikara 2.

Nahiz eta gerta daitekeen gizon zeken, handinahi edo beldurti bat gehiegi jatetik, edatetik edo kopulatzetik begiratzea, Zekenkeria, Handinahia eta Beldurra ez dira horregatik sabelkeriaren, hordikeriaren edo lizunkeriaren kontrakoak Edozein lekutan seguru bizi ziren; beldur eta ardura guztietatik libre.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 375. orr.

Beldurra eta ezina, biak batera adierazten zituen suspirio bat irten zitzaion emakumeari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 162. orr.

Psikologiako besteren bati inoiz entzundakoa ere gogoratuko genuen, hots, kontraesana dirudien arren, beldurra ausarta dela.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 67. orr.

Heriotzaz ari garenean, beldurra eta larritasuna desberdindu behar ditugu.  Berria - Gaiak   2004-06-09

Maitasunean ez dago beldurrarentzat tokirik, baizik eta maitasun beteak kanpora botatzen du beldurra, beldurra zigorra espero duenari baitagokio.  Elizen arteko biblia   1 J 4,18

Beldurrari ematen zaizkion erantzunak.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 39. orr.

Beldurra nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 169. orr.

Horretan ere Elizak beldurra du pausoa emateko.  Berria - Harian   2005-04-19

Badut beldurra anitz denbora ez ote dudan beharko, arras denbora luzea, sentimenduz aldatu baino lehen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 420. orr.

Beti izan nion beldurra ezkaratz hari.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 84. orr.

Frantziskok beldurra zien kopuru handiei, kopurua bera ere botere-faktore bat delako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 29. orr.

Ez dakit beldurra ote zion amak aitari, ala errespetua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 59. orr.

Beldurra ematen zidan konpromisoa hartzeak, beldurra ematen zidan elkarrekin bizitzeak.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 12. orr.

Bertako jendea juduei adorea kentzen eta beldurra ematen hasi zitzaien, lana utz zezaten.  Elizen arteko biblia   Esd 4,4

Horrekin beldurra sartzen ari da mundu guzian, hori baita, azkenean terrorismoaren helburua.  Herria   2004-03-25

Hiritarrengan beldurra eta alarma ez piztearren.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 11. orr.

Herritarrengan beldurra eragiteko, eta bide batez askatasun zibilak murrizteko.  Berria - Harian   2005-03-09

Beldurra eta mesfidantza agertu nion, hark segurantzak eman ziezazkidan.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 274. orr.

Ruche jaunak beldurra sumatu zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 487. orr.

Beldurra barneratzen zaizu jendeak etxeetan ezarri dituen segurantza eta babes neurriak ikusita.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 20. orr.

Hezurretan barrena beldurra irristatzen zitzaidala sentitzen nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 114. orr.

Beldurra botoen truke aldatzea zitalkeria hutsa da.  Berria - Ekonomia   2004-03-07

Hainbeste zalantza eta kezka eta beldur atzean uzteak poztuko balu bezala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 209. orr.

Estualdirik pairatu bazuen, edo beldur, desilusio edo hildurarik, ez zuen esan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 194. orr.

Beldur hura deitzen dugu Laztura, batez ere, izutzen gaituzten gaitzak izugarrienetarik baldin badira.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 305. orr.

Zabalagotu zeure etxolaren esparrua, hedatu beldur gabe zeure egoitza-oihalak.  Elizen arteko biblia   Is 54,2

Jaunarengana jo nuen eta hark erantzun, beldur guztietatik libratu ninduen.  Elizen arteko biblia   Sal 34,5

Zugan zer beldur eragin litzake halaber gizon sentikor batek, amodioak zurea ez den bertze zorionik uzten ez dionik?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 264. orr.

Zerena den ez dakien beldur baten mende bizi dena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.

Beldur hori nik baneukan behintzat: gizon harekin alderatuta, ni ezdeusa iruditzea Ritari.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 92. orr.

Beldur hori areago gehitu du herenegun gertatu zenak.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 469. orr.

Beldur hori izan duzu zuk?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 42. orr.

Merezia duk beldur horretan bizitzea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 24. orr.

Beldur horri aurre egiteko garaia da.  Berria - Euskal Herria   2004-04-21

Zaindarien borondatea ahultzen ari zela sumatu zuen, eta sendotasuna beldur bihurtzen zitzaiela.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 220. orr.

Heriotzari zion beldur hau izan zen, agian, arazo erlijiosoari irtenbidea aurkitu nahiaren beste eragilea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 11. orr.

Beldur horrek geldiarazten nau gainerako guztiak bainoago.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 385. orr.

Ni galtzeko beldur hori hunkigarria zen, ez dizut ukatuko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 38. orr.

Amorruak jota zegoen Harry, eta beldur guztia galduta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 30. orr.

Poliki-poliki beldurra ari zitzaion jabetzen, ordu arte inoiz sentitu ez bezalako beldur berezi bat, ilunpearen beldurra, baso mortuaren beldurra, eta mendeku hartzeko anaia hil berri zion otso amesgaiztozkoaren beldurra.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 125. orr.

Beldur eta ikarazko aurpegieraz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 56. orr.

Hari beldur eta errespetu izan diezaioten.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 176. orr.

-Zer beldur diok Arturri, berea egiten uzteko, Lancelot?  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 82. orr.

Beldurrak ahoa lehortzen omen du.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 48. orr.

Beldurrak gaitu askotan umiltzen.  Herria   2005-07-07

Baina beldurrak ez nau osoki izitu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 209. orr.

Emakume hark beldurrak hartua zirudien, zurtua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 147. orr.

Jo bitza haiek beldurrak, eta ez ni.  Elizen arteko biblia   Jr 17,18

Beldurrak nauka geldi eta mutu.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 130. orr.

Beldurrak jota nengoen, haserre bizian baitzegoen Jauna.  Elizen arteko biblia   Dt 9,19

Beldurrak eraman gaitu hainbeste txorakeria esatera masturbazioaren inguruan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 28. orr.

Beldurrak gidatzen duena eta gaizkia saihesteko ongia egiten, hura ez du Arrazoiak gidatzen.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 493. orr.

Zahardadeak eta beldurrak tronpaturik nabil beharbada.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 67. orr.

Beldurraren hodei maltzur iluna azkarki hedatzen da holakoetan.  Herria   2001-10-04

Dakiguna da zerbait senti edo suma genezakeela gurearen gainean, gure hiltzeaz edo hiltzeko beldurraz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 108. orr.

Mundu guztia berari buruz esaten ari zenaz ere pentsatu zuen, baita horren inguruan areagotzen ari zitzaion beldurraz ere.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 177. orr.

Beldurraz baliatuz, japonesek gogorki tratatu zituzten filipindarrak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 178. orr.

Alcide Jolivetek eta Harry Blountek irrikitzen zutena, Mikel Strogoff beldurrez betetzen zuena, abuztuaren 12ko goizean gertatu zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 266. orr.

Ez zion dirua hartu nahi izan gurasoen beldurrez.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 462. orr.

Ez izan, beraz, borrero horren beldurrik.  Elizen arteko biblia   2 M 7,29

Ez izan beldurrik, Sion, ez egon bihotz-eroria.  Elizen arteko biblia   So 3,16

"Ez al duk beldurrik izan?", galdetu zidan.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 24. orr.

Oheetako bat arriskupean omen dago; zaldun ezezaguna etzaten da han, beldurrik gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 13. orr.

Egin oihu eztarria betean, beldurrik gabe, goratu ahotsa turutaren pare.  Elizen arteko biblia   Is 58,1

Iraganari beldurrik gabe begiratzeko garaia da. erasotzea erabaki zuen, inolako arriskuren beldurrik gabe.  Berria - Harian   2005-07-24

Else bizi da bere aitamekin, neskatxa pollita, ernea, beldurrik gabekoa.  Herria   2002-11-14

Ez nien noski gainerako gonbidatuei ene beldurren berri eman.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 138. orr.

Horrelakoxe izu bikoitzak jotzen ditu hiriak ere; beldurretan dagoz sabaiak noiz eroriko, naturak lurpeko haitzuloan noiz bat-batean hondatuko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 427. orr.

Ez al duzue gure Jainkoaren beldurrean bizi nahi, atzerriko gure etsaien aurrean barregarri gerta ez gaitezen?  Elizen arteko biblia   Ne 5,9

Beldurrera ohitzen da, eta beldur hori beharrezko bihurtzen zaio.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 223. orr.

Afektu horietatik zalantza kentzen bada, Itxaropenetik Segurantza dator, eta Beldurretik Etsipena; hots, haren beldur ginen edo itxaroten genuen gauza baten iruditik sorturiko Poztasuna edo Tristura.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 273. orr.

Libra gaitzazu gaiztoen eskutik, eta aska nazazu ni neure beldurretik.  Elizen arteko biblia   EstGr 203,30

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Esan bezala, beldur handia zion eskandaluari, Dolu egin zuten Jonatan eta beronen lagunengatik, eta beldur handiak hartu zituen denak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 618. orr.

Prudenek, egia esan, ikusitakoak baino beldur handiagoa ematen zidan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 83. orr.

Beldur arraroa sentitu zuen Matiasek.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 20. orr.

Bizitza honetan gaizkintza larriei penen beldur larria dagokie.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 221. orr.

Beldur beltzean iragan ditut han hiru urte.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 25. orr.

Baina, gogoa beldur bortitzagoak jotzean, arima osoa ere lohadarretan sentikide dela dakusgu eta gorputz osoan izerdiak eta zurbiltasuna datozela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 175. orr.

Dakidana da, lotsa izigarri batek edo beldur nahasi bitxi batek hartu ninduela!-Zaldizko Beltzak? -esan zuen Pippinek, begiak zabal-zabalik, beldur zahar bat berriro agertzeak ilundurik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 82. orr.

Espainiako Atzerritarren Legeak beldur fisikoa eragiten die etorkinei.  Berria - Euskal Herria   2004-03-14

Ez du infernuko oinazeen beldur moralak geldituko, hauei barre egiten baitzaie haurtzaroa igarotakoan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 220. orr.

Batzuk beldur erreal eta irudizkoei amore eman eta gorputza salbatzen saiatu ziren, beren arima islamikoaren kondenazioa bat-bateko bataio kristauaren bidez bilatuz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 404. orr.

Zeren jendaila txepelak errespetu edo beldur sakratu batekin onesten baitu arrakastaduna.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 93. orr.

Hark bezala beldurra sentitu nuen, beldur ilun bat, herioa hurbil sumatzen duenaren antzera.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 21. orr.

Beldur iragankor bat, etsipenezko une bat, amodioak ordea berehala desagertarazi duena.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 298. orr.

Badirela tartean batzuk, ni adibidez, poliziari beldur gaindiezina diotenak, eta hori, beldur gaindiezina, salbuesten den baldintza dela eskubideen doktrinan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 301. orr.

Burua hutsik, ordea; eta bere baitan ezin atzeman halako beldur sor bat baizik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 53. orr.

Harekin oso ondo sentitzen da Ikusezinaren beldur lausoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 214. orr.

Isilik zelatatzen zituzten, oihurik egin gabe, guztiengana beldur menderaezina zabalduz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 201. orr.

Beldur salbatzaile batek eman zidan abisua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 264. orr.

Hala ere, beldur ulertezin batek bihotza estutu zion Halako begirune bat nabaritzen zuen harengana, beldur zehaztugabe batez nahasirik.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 48. orr.

Beldur alferra bada, beldur hau gaitz da, noski, bihotza alferrik zirikatzen eta oinazetzen baitu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 223. orr.

Harriturik gelditzen baitziren haren predikuekin, eta beldur salbagarriak hartzen zituen haren aurrean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 205. orr.

Ez zion sinesten agindu bezala tiro egin ziezaiokeenik, baina beldur izugarria menderatu behar izan zuen hala ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 42. orr.

Beste herrietako jende asko judu bihurtzen zen, juduen beldur ikaragarria sartu baitzitzaien.  Elizen arteko biblia   Est 8,17

Izerditan eta ikara batean gelditu zen, beldur errukarriak menderaturik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 65. orr.

Etxea utzi nuenez geroztik, beldur irrazionala landatua zitzaidan, nire ezpainak haren masailetara hurbildu ahala burua bertze aldera biratuko ote zuen Aiena ezazu batez ere beldur etsipengarri hori.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 52. orr.

Ni baino zintzoagoa baita, nire ariman du bortiztuko ni ausardiaren ausardiaz haren ariman itotzera entseiatzen nintzen beldur baliagarria.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 495. orr.

Ukitu eskatologikoa edo nekrofilikoa edo pornografikoa zuten gauzen aurrean omen nuen intolerantzia eta beldur puritanoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 126. orr.

Une horretantxe agertzen zen beldur ezezagun eta zorrotz hori.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 73. orr.

Beldur egiazkoa beste garai batzuetako ametsezko izumenen zantzu moduko bat da.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 112. orr.

Nola gaitz horren kontrako xerto egokirik ez den orainokoan, halako beldur bat hedatzen ari da.  Herria   2005-10-20

Hitz nahasiak erraten zituelarik, halako beldur batek hartzen ninduen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 57. orr.

Beldur moduko bat ematen zidan begiak altxatu eta zuri begiratzeak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 46. orr.

Etengabeko beldurrak harrapatuta bizi omen zen, eta izua gorabehera [...], hala eta guztiz ere pozik zegoen, inoiz ez bezala.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 56. orr.

Haren hasierako beldurrak lasaitu ondoren, ez bainintzen solas egitera jina, zenbait libertate hartzera menturatu nintzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 306. orr.

Erotzeko beldurra nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 24. orr.

Egiazko beldurra, beldur lazgarria.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 114. orr.

Jainkoaren graziaren babesaz, espirituko beldur eta larrialdi asko gainditu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 227. orr.

Bizitzea ezkutukoak ateratzea dela, barreneko beldur ezezagunak ateratzea, sentitzea.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 16. orr.

Seme, ez zaitzala inolako beldur edo tentaldik kezkatu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 308. orr.

Carlosen erronka-eupadek garbi adierazten zuten nik miraria ez ikusteko hark zuen beldur barren-barrenekoa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 168. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Halako beldur-zantzo batez hitz egin zuen Nathanielek: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 68. orr.

Agirreren ahotsari beldur ukitua igarri zaio, enkontru honek ezer onik ekarriko ez diolakoan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 141. orr.

Eta beldur puntu bat sentitu nuen, eta libertate sentimendu izugarri bat ere bai, beldurrarekin batean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 277. orr.

Beldur mota asko dago.  Berria - Kultura   2004-02-25

Ez zuen beldur-izpirik ematen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 111. orr.

Aktoreak, beldur egoera bat antzeztu behar duenean, benetan beldurra sentitzeko gai izan behar du.  Berria - Kultura   2004-09-10

Berunezko egunsenti pisua, eta gorputz beratza, epela, ohe arrotz batean, gela arrotz batean, eta tinbre hots zorrotzak pasilloan eta beldur sentimendu bereziki lotsagarria, miserablea, egun berriaren aurrean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 46. orr.

Den-denak beldur zirrarak hartuta zeuden.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 35. orr.

Oraingoan bakarrik konpon zaitezen utziko dut -ohartu zuen, Golen beldur adierazpenarekin dibertituz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 172. orr.

Llumen esku zauritua ikusten dute, Joanaren beldur-aurpegia, zer gertatzen den galdetzen dute, zerk eragin duen odola.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 160. orr.

Hantxe zeuden etxekoak, beldur-begiradarekin, niri eskuak eskaintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 27. orr.

Pertsona eta bikote askok eta askok sexualitatea frustrazio, beldur konplexu eta kulpa sentimenduekin bizi dute.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 239. orr.

Nola edo hala, aurre egin nion beldur olatuari.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 173. orr.

Eta zeren sugeen putzu hura indiar eta beltz haien beldur-iturria baitzen, nola Pagabasoko leizea urbiaindarrena., Jakina da ezen sineste itsua izan ohi dela beldur-leungarririk eta arintgarririk eraginkorren.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 575. orr.

Errealitatearen portutik irten eta amesgaizto batean hondoratzera doala dakienaren beldur-bultzadaz zabaldu zaizkio, iheserako bide bakarra esnatzea dela jakinda. Haatik, nire beldurrak uxatzeko eskatu dizudalarik ele bat, ele bat bakarra, ihardetsi beharrean, adituko ote zintuzten beldur itxurak egin dituzu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 127. orr.

Erabaki-, itxaropen- eta beldur-krisialdi bat izan zen, baina sukar handia, pisu-galera eta eldarnioak eragin zizkion, bai eta krisi epileptiko bat ere beharbada.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 164. orr.

Neskameak beldur-dardaraz eraman zizkion puskak bere andreari, malkoekin hitzekin baino gehiago gertatua azalduz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 457. orr.

Bere balentrien albisteek hanpatzen dute, beharbada, beldur-banatzaile honen kartera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 210. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Jakin ezak ez dudala onartzen eta ez diadala horretarako baimenik emaiten, nola emanen ez bainioke koldar beldur-jario bati...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 534. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gau-beldur baten modura.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 53. orr.

Portugaldarren bihotzak izuaz eta erlijio-beldur larriaz beteaz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 407. orr.

Musu emango nizuke kalean aurkitzean, inoren iseka-beldurrik gabe.  Elizen arteko biblia   Kt 8,1

Inoiz baino okertuago zihoan, oinez, irrista-beldurrez.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 150. orr.

Jakina da behar bezalako emakume gaixoa garbimin eta zikin-beldur paranoiko batek harrapatua bizi dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 27. orr.

Karitate santuak garaitzen ditu deabruaren eta giza grinen tentaldi guztiak eta giza beldur guztiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 93. orr.

Arrosario zuri hori bizitasun falta latz baten, bizi-beldur baten, seinale da, zahardadezko eritasun batena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 81. orr.

Galera, galdu-uste eta gal-beldurrak dakarte hutsaren gainean eraiki beharra.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 275. orr.

Miseria fisikoek eta gau txarren etor-beldur atergabeak ez zioten utzi pentsatzen heriotza den bezain gauza abstraktuan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 105. orr.

Hega-beldurrik, ezta pentsatu ere!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 89. orr.

Oso zen gaixo-beldur: ez zuen inoren airerik bere biriketan nahi, ez zuen inoren begik bera jotzerik nahi, ez zuen inoren eskuk bera ukitzerik nahi, ez zuen inoren hautsik bere gorputzean nahi.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 92. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Gizonarekin goiko koskorretaraino egina dagoen emakume bat, gurasoen ondoan aspertzen den haur izu kale-beldur eta jende-beldur bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 175. orr.

7 (elkarketa kopulatiboetan)

Azkenik, kezka-beldur horietan bada ere, hark egin bezala idatzi omen zituen denak, kondairari egia-izpirik txikiena ere kentzeke eta eransteke.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 122. orr.

8 (adizlagun gisa)

Egiazko arrainak mortsa eta fokaren beldur bizi diren bezala, halaxe bizi dira testuak beraien sailkatzaile eta disekatzaileen hurbiltasunean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 38. orr.

Agoiztik Tuteraraino, Antonio Casas eta Arturo Rebollo adituek iragarritako hondamendi arriskuen beldur bizi dira hainbat herritar.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 16. orr.

Besteen beldur bizi gara, ni behintzat bai.  Berria - Kultura   2004-12-10

Iruditu zitzaidan laztura hilgarri haren ondorioaren beldur egotea zilegi nuela.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 279. orr.

Mordorrek badu, bai, horren beldur egoteko arrazoirik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 187. orr.

Ez duzu uste, alabaina, hain urrats nabarmena egin ondoren, nire eskergabe horrek nire ausentziaren beldur egon behar duela?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 326. orr.

Kale egiteko beldur balego bezala.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 38. orr.

Zaude oraino beldur zuhurrak bainoago arinak diren emakume horiengatik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 250. orr.

Ez da horren beldur ibiltzen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 23. orr.

Berak ez du inoiz horren beldur jokatu.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 48. orr.

9 beldur gabe adlag beldurrik gabe. ik beldurgabe.

Beldur gabe onar itzazu sentimendu horiek, Eugeni: naturan daude.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 95. orr.

Bada hor beldur gabe ibiltzea merezi duen bide bat.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 97. orr.

Eta ez al duzu zeuk onartu, halaber, ez dela irrika gaiztoa beldur gabe bizi nahi duenaren desira?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 108. orr.

Jaurtiki hadi beldur gabe beragana; ez hau jausten utziko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 234. orr.

Zabalagotu zeure etxolaren esparrua, hedatu beldur gabe zeure egoitza-oihalak; luzatu lokarriak, sartu gogor ziriak.  Elizen arteko biblia   Is 54,2

Gogor, eta etsaiaren beldur gabe.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 220. orr.

10 beldur-ikara (orobat beldurrikara g.er.)

Osasunaldia espero genuen, baina beldur-ikara dugu gainean.      - 0. orr.

Zuen beldur-ikara izango dute abereek eta zeruko hegaztiek.  Elizen arteko biblia   Has 9,2

Beldur-ikara izango du Asiriak, Jaunaren ahotsa entzutean.  Elizen arteko biblia   Is 30,31

Bi osaba, sekulako beldur-ikara eragiten zidatenak, ate haren atzean zaratak eta argiak itxirik, ezkaratzean hara-hona ibiltzen hasi ziren.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 85. orr.

Beldur-ikarak hartuko ditu, Jaun ahalguztidunak eskua beraien aurka jasotzen duela ikustean.  Elizen arteko biblia   Is 19,16

Jakin zuten guztiak beldur-ikaraz gelditu ziren.  Elizen arteko biblia   Eg 5,5

· Zer gertatu zen asmatzen ahalegindu, beldur-ikaratan egon eta komunera joateko beharra izan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 268. orr.

11 beldur izan da ad

-Beldur ninduan, izugarrizko beldurra neukaan, nik larregi nekien eta segur nengoen ez nuela tortura gainditu ahal izango.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 180. orr.

Beldur zen harako bidaian abiatzean, eta beldur izateko arrazoi aski bazuela zilarra bezain garbi konprenitu zuen ailegatu zen puntutik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 144. orr.

Une haren beldur zen Harry.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 98. orr.

Zorionaren beldur izan bainaiz, ez bainekien zer zen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 57. orr.

EYhwh-ren sekretuak Haren beldur direnentzat dira. rregeak ez ziren sakrilegoak, sakrilegoentzako zigorren beldur zirelako; baina bestela, era guztietako krimenak burutu zituzten.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 30. orr.

Orduan, zeren beldur izan naiteke?  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 154. orr.

-Bizardunen beldur izan behar al dut ba? -galdegin zion Ala Al-Dinek.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 170. orr.

Udaberrian beldur izan ziren demokratak, Kerryk ezin izango ziola bere ahalegin finantzarioari eutsi.  Berria - Mundua   2004-11-03

Jauna, Israelgo erregea, zurekin dago: ez zara gehiago ezeren beldur izango.  Elizen arteko biblia   So 3,15

Zain gelditu naiz pixka batean: ziplo eroriko den beldur naiz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 63. orr.

Bakarrik, berez zabalduko ziren beldur nintzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 138. orr.

-Ez zinen noski horretarako bakarrik etorriko -esan nuen ahots apalez, galeriatik entzungo ziguten beldur bainintzen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.

Gauza horiek -beldur naiz- ezinezko izango zaizkio, bai orain eta bai gero ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 231. orr.

Gaizki egiten baduzu, ordea, izan beldur, zigortzeko ahalmena ez baitute alferrik.  Elizen arteko biblia   Erm 13,4

-Izan Jainkoaren beldur, ene lagun.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 27. orr.

Noren ikara zinen, noren beldur, niri huts egiteko, nitaz erabat ahazteko?  Elizen arteko biblia   Is 57,11

Ez izan inoren beldur, ez ikaratu!  Elizen arteko biblia   1 P 3,14

Deusen beldur ez zen, azken ezbehar gaizto batena izan ezik: [...].  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 401. orr.

-Beldur nintzelako egin dut ihes, alabak kendu egingo zenizkidala uste bainuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 88. orr.

-Orain arte, beldur nintzen, bakarrik hara joateko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 15. orr.

Sentitzen nuen emozioaren zirrara luzatzeko, iruditzen zait, baina baita Victoriaren mezua ezagutzeko beldur nintzelako ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 219. orr.

Entzuteko beldur nintzen hitzak ziren Anderren horietxek.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 52. orr.

Ez izan, bada, errege bekatari horren mehatxuen beldur.  Elizen arteko biblia   1 M 2,62

Baina beldur zen Jaunaren sekretua agerian jartzeko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 533. orr.

Ez zen etsaiaren erasopean erortzeko beldur.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 240. orr.

Jadanik ez zen biharamuneko hiltzaileen beldur -aienatuak ziren, ahaztuak, bere giza bizitzan etsai zituen pertsona eta gertakari ugariekin nahasiak-.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 21. orr.

Timoteo bidali nizuen zuen sinesmena zer-nola zebilen jakiteko, beldur bainintzen.  Elizen arteko biblia   1 Ts 3,5

Joateko beldur bazara, hartu Pura zeure morroia eta joan biok kanpalekura.  Elizen arteko biblia   Epa 7,10

Hil ondoren izan daitezkeen zigorren beldur zertan izanik ere ez dago. eerrugabe izateagatik mespretxatuko dituzten beldur baitira.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 337. orr.

Zeren harekin etengabe egonik, eta nire amodioaz ezin mintzaturik, beldur izatekoa baitzen ez ote zen azkenean ohituko ni durduzarik gabe ikustera.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 130. orr.

Beldur naiz euskara ez den Bartoloren iturri garbi hartako ardotxo txuria.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 36. orr.

Baina gaur egun beldur naiz zuen egoera arrunt diferentea den.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 151. orr.

Beldur gara alemaniarrek, atzerantz egiten hasten direnean, jende guztia eramango ez ote duten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 194. orr.

Ministroak, ordea, ez zion baimenik eman, beldur baitzen bideko zailtasunak ez ote zuen haren egoera gaiztotuko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 271. orr.

Adelak eskatuta hasi zen etortzen, nire maistra beldur baitzen arazoak izango ote nituen gai batzuetan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 71. orr.

Osaba Kamil Abasek bere anoa jango ote zuen beldur baitzen, babak bi multzotan bereizi, eta ez zion lagunari beste aldera eramaten uzten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 49. orr.

Flora emakume sendoa zen, ni baino sendoagoa, eta joko ote ninduen beldur ere izaten nintzen sarritan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 385. orr.

Nori izan beldur.  Elizen arteko biblia   Mt 10,26 tit

Beldur izatekoa zen, baina ez zen hala jazo.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 266. orr.

· (aditz laguntzailea ezabaturk) Beldur lantegia ez ote den zerratuko.  Herria   2003-05-22

Trumoiaren beldur agian, baina ez euriaren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 202. orr.

Israeldarrak egiptoarren beldur.  Elizen arteko biblia   Ir 14,10 tit

India uholdeen beldur.  Berria - Mundua   2004-08-14

-Eta? -galdetu zuen, erantzunaren beldur.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 150. orr.

Itzuliko diren beldur?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 205. orr.

Zeren beldur, huraxe gertatzen zaio gaiztoari; zeren irrika, huraxe ematen zintzoari.  Elizen arteko biblia   EsZ 10,24

Isilik gelditu ziren anaiak, sasi-santuak eskandaluren bat sortuko zuen beldur.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 297. orr.

Zital horrek, alakatzen nauzu, zutaz trufa eginen ote dudan beldur!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 81. orr.

12 du ad

Beldur izan nuen, aitor dizut, hain emakume bitxiarekin, halabeharrez bazter hartara behako soil bat igortze hutsak ez ote zidan bet-betan suntsituko hain artoski eginiko lanaren emaitza.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 408. orr.

Baina etsaien irainen beldur nintzen, arerioek, oker ulertuz, hau pentsatuko zuten beldur: [...].  Elizen arteko biblia   Dt 32,27

Lekuari dio beldur, bakardadeari baino gehiago.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 126. orr.

Beldur diot irratia berriz pizteari.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 210. orr.

Askatasun zaharrek beldur diote askatasun berriari.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 92. orr.

Zer dela-eta diozu beldur gizaki hilkorrari, belarra bezain igarokor den gizakiari?  Elizen arteko biblia   Is 51,12

Jerusalemera iritsi zenean, Saulo ikasleekin elkartu nahirik zebilen, baina beldur zioten denek, ez baitzuten sinesten benetako ikasle zenik.  Elizen arteko biblia   Eg 9,26

Beldur nizun, gizon gogorra zarelako.  Elizen arteko biblia   Lk 19,21

Beste horrenbeste eginen die Jaunak zuen Jainkoak beldur diezuen herri horiei guztiei.  Elizen arteko biblia   Dt 7,19

Nik beldur nion urari.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 54. orr.

Jaun ahalguztiduna bakarrik behar duzue santutzat hartu; hari behar diozue beldur izan, hari ikara.  Elizen arteko biblia   Is 8,13

Beldur zion ordea arriskuari.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 45. orr.

Zuek beldur diozue arretazko begirada sakonari, ez zarete ausartzen zeuok gauzei sakon eta arretaz begiratzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 356. orr.

(osagarriekin)

Muxi katua geroz eta txintxoago eta adeitsuago portatzen da nirekin, baina beldur pixka bat diot oraindik ere.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 53. orr.

Hiltzeari baino beldur gehiago zion emakumearen heriotzaren erruduntzat joa izateari.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 373. orr.

Onar ezazu, andrea, beldur gutxiago diezula zu gaitzestera ausartuko ez diren jendeei.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 136. orr.

Doktoreak aparte hartu zuen Errektore jauna, beldur gutxiago baitzion hari, eta bere nahigabe guztia kontatu zion.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 70. orr.

Nork dio aski beldur zure suminari?  Elizen arteko biblia   Sal 90,11

13 beldurrak adlag beldurrez.

Hemen denak beldurrak daude, deabrua balitz bezala.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 316. orr.

Desirak, hotzak, beldurrak nengoen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 348. orr.

-Faxistak beldurrak zeuden Larrinagan, baina pozak ere bai.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 235. orr.

-Beldurrak zaude bidazti horrek postako zaldiak kenduko dizkizun?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 181. orr.

Beldurrak nago beti ez ote gaituen gu hirurok arriskutan jarriko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 289. orr.

Beldurrak hilda nago.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 410. orr.

Bisirra beldurrak hilik geratu zen Xerazadek tinkotasunez esan zionean: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 20. orr.

Beldurrak akabatzen nago, arbuiatuko ote nauen.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 71. orr.

Ikusleek hezlea odola zeriola ikusi zuten, eta beldurrak akabatzen altxatu ziren, ihes egiteko.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 62. orr.

Horregatik, ahul eta beldurrez dardar aurkeztu nintzen zuen aurrean.  Elizen arteko biblia   1 Ko 2,3

Gure lekuan baleude, beldurrak akabatzen haiek ere, alemanak!  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 52. orr.

Beldurrak airean nengoen Magnolia Crescent kalean hura ikusi nuenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 49. orr.

Beldurrak airean zebilek oraindik, salaketa jarriko ote diogun.     «Kuskue tanden», 2004 - 196. orr.

Israeldarrak, gizon hori ikusita, ihesi joan ziren beldurrak airean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 48. orr.

Haran Sakratuko bizilagunek ateak trangatu eta leihoak adreiluz tapatzen ditiztek, beldurrak airean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 79. orr.

14 beldurraren beldurrez (orobat beldurraren beldurraz g.er.) adlag

Beldurraren beldurrez, galtzetara kaka egin nian.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 110. orr.

Mugitzen zen guztiari tiroka zebiltzan, beldurraren beldurrez, izan oilo, arratoi, ardi edo ahuntz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 237. orr.

Neskameak kandela hurbildu ziolarik, sendagileak beldurraren beldurrez ikusi zuen gaixoa hilik zegoela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 63. orr.

Aintziran ibiltzen ikusi zutenean, ikasleak izutu egin ziren, mamuren bat zelakoan; eta beldurraren beldurrez oihuka hasi ziren.  Elizen arteko biblia   Mt 14,26

Zergatik gogoratzen ditut beti gauzarik okerrenak, eta zergatik dut beti beldurraren beldurrez garrasika hasteko gogoa?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 167. orr.

Eta, gainera, Teutonian orain boltxebikeen arriskua egiaz datorkiela jakiten badute, dardara batean jarriko dira, beldurraren beldurrez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 334. orr.

15 beldurrez adlag

Ohartu nintzen, hala ere, hiru errebolber kargatu zeudela altzarietan jarrita, gizon hura beti erasoren baten beldurrez bizi balitz bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 188. orr.

Beldurrez bizi gara, sentimenduek arrazoia itsutuko digutelakoan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 179. orr.

Halako lotsa ere bazeukan diruketa handi hori kolpetik emateko beldurrez egon zelako.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 93. orr.

Goizeko hozkirria barruraino sartu zitzaion; hortzak karraskatu zituen, beldurrez zegoen hantxe erori eta lurrean ezin altxaturik gelditzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.

Horregatik, ahul eta beldurrez dardar aurkeztu nintzen zuen aurrean.  Elizen arteko biblia   1 Ko 2,3

Beldurrez dar-dar, nor zen galdetu zion presoak, eta ahots batek esan zion Frantzisko dohatsua zela.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 134. orr.

Orduan, herri guztiak, ikaraz eta beldurrez, zioen: [...].  Elizen arteko biblia   1 M 7,18

Lliburua aldaretik hartu eta begirunez eta beldurrez ireki zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 240. orr.

Joselu bakarrik gelditu zen zutik eta kokapenen ustezko oreka apurtzeko beldurrez moduan bera ere jesarri egin zen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 172. orr.

Heriotzaren beldurrez beren bizitza osoan esklabo bezala bizi zirenei askatasuna emateko.  Elizen arteko biblia   Heb 2,15

Hasieran, aitarenganako beldurrez edo amarenganako errespetuz, atzera egiten nuen eta isildu egiten nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 27. orr.

Idoiak atzerantz begiratu zuen, atea itxiko zuten beldurrez.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 68. orr.

Beste motorrek ere huts egin zezaketelako beldurrez, larrialdi-lurreratze bat egitea erabakia zuten.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 26. orr.

Ostiako gotzain beneragarria beldurrez airean zegoen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 228. orr.

Gaua han pasa genuen, eta biharamunean, beldurrez akabatzen, atera nintzen eta etxerantza hartu nuen, autoan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 108. orr.

16 beldurrezko izlag

Mariak beldurrezko hotzikara goxo bat sentitu zuen gorputzean, ipuinetan ogroa iristen denean bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 221. orr.

Bat-batean beldurrezko txilio bat egin eta Neville lasterka abiatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 144. orr.

Lehen aldiz, beldurrezko keinu bat egin zuen Quirrellek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 262. orr.

Itxaropenezko eta Beldurrezko afektuak ez daitezke, berez, onak izan.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 467. orr.

Beldurrezko pelikula batetik aterata zirudien aurpegiarekin baitzebilen beti, begiak zabal-zabalik.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 36. orr.

Donostiako Antzoki Zaharra da Beldurrezko Zinema Astearen bihotza.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 135. orr.

Gure garaiko beldurrezko istorioen idazle ospetsuenetako bat William D. Howells da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 57. orr.

Jainkoa dena den, dakien eta dezakeen Diruaren izen zaharra baizik ez dela, edo, bestela esanda, bat-bakartasun edo bakardade kosmikoarena, beldurrezko ezerez beteginarena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.

Adi-adi entzuten zuen, zentzumen guztiak erne musikarako, baina begirada izutu eta beldurrezko batez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 88. orr.

Ez da ahaztu behar, baina, fantasiazko ipuinak (ankerkeriazkoekin eta beldurrezkoekin batera) hasiera-hasieratik daudela Maupassanten ipuingintza oparoan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 17. orr.

17 ni beldur

Ni beldur, berriz eskuratzen dugunean, ainitz luma galdurik dugula bilduko. -Ni beldur, ez dela sekulan ezkonduko Dominique.  Herria   2005-05-26

-Ni beldur ezetz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 280. orr.

Haatik ni beldur ez duela hunek bi oren iraunen bidarritarrarekin, alde bat edo besterat.  Herria   2001-11-08

Arrosario zuri hori bizitasun falta latz baten, bizi-beldur baten, seinale da, zahardadezko eritasun batena, eta, ni beldur, erremateko gaitz batena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 81. orr.

Hitz bakar bat ere ahoskatuko nionetz, ni beldur.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 182. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

beldur apur bat (20); beldur bainaiz (18); beldur bainintzen (19); beldur baita (10); beldur baitira (12); beldur baitzen (43); beldur baitziren (19); beldur bakarra (11); beldur balira (7); beldur balitz bezala (18); beldur barik (7); beldur batek (12); beldur bizi (10); beldur da (159); beldur da ez (8); beldur dela (27); beldur delako (8); beldur den (15); beldur dio (9); beldur diote (10); beldur dira (237); beldur direla (14); beldur direlako (30); beldur diren (11)

beldur ematen (32); beldur gabe (16); beldur gara (48); beldur gehiago (10); beldur gehien (12); beldur ginen (11); beldur gutxiago (11); beldur guztiak (23); beldur handia (86); beldur handia ematen (8); beldur handia zion (8); beldur handiagoa (36); beldur handiagoa ematen (7); beldur handiegia (8); beldur handiena (11); beldur handirik (23); beldur handirik gabe (11); beldur handiz (11); beldur hori (57); beldur horiek (13); beldur horrek (11); beldur horren (8); beldur hura (19)

beldur ikara (13); beldur ikaragarria (18); beldur ikarak (9); beldur ikaraz (24); beldur izan (161); beldur izan behar (14); beldur izan nintzen (15); beldur izan zen (26); beldur izanen (7); beldur izango (30); beldur izatea (21); beldur izateko (26); beldur izatekoa (16); beldur izaten (35); beldur izaten zen (8); beldur izugarria (8); beldur lauso (7); beldur naiz (268); beldur naiz ez (44); beldur nauk (17); beldur ninduan (8); beldur nintzelako (17); beldur nintzen (156); beldur nintzen ez (17)

beldur ote (16); beldur pixka (41); beldur pixka bat (36)

beldur zara (30); beldur zarete (14); beldur zela (37); beldur zelako (15); beldur zen (158); beldur zen ez (10); beldur zinen (7); beldur zirela (12); beldur zirelako (11); beldur ziren (75)

bere beldur (10); beste beldur (9); beste beldur bat (7); beti beldur (7); den beldur da (10); den beldur dira (19); den beldur naiz (7); dituzten beldur dira (7); duen beldur da (7); duen beldur dira (7); duten beldur dira (17)

egiteko beldur (14); erasoen beldur (12); ez beldur izan (13); ez da beldur (7); ez izan beldur (74); ez naiz beldur (13); ez zara beldur (7); ez zen beldur (9); ezeren beldur (24); galtzeko beldur (29); gure beldur (8); haien beldur (11); halako beldur (38); halako beldur bat (18); haren beldur (30); heriotzaren beldur (20); horien beldur (20); horrek beldur (10); horren beldur (47)

inoren beldur (9); izatearen beldur (10); izateko beldur (8); jendearen beldur (11); kezka eta beldur (7); nire beldur (19)

ondorioen beldur (11); oso beldur (7); ote den beldur (14); ote duten beldur (10); ote zen beldur (21); ote zuen beldur (10)

zer beldur (13); zerbaiten beldur (8); zeren beldur (45); zeren beldur izan (11); zure beldur (9)

ainitzen beldurra (11); badut beldurra (9); beldurra aipatu (7); beldurra areagotu (8); beldurra baino gehiago (7); beldurra da (30); beldurra dela (9); beldurra diote (15)

beldurra eman (16); beldurra emateko (8); beldurra ematen (157); beldurra ematen dit (14); beldurra ematen du (10); beldurra ematen zidan (20); beldurra ematen zion (11); beldurra ematen zuen (8); beldurra eragin (18); beldurra eragiteko (10); beldurra eragiten (18); beldurra ere bai (7); beldurra ere ematen (8); beldurra eta izua (7); beldurra galdu (11); beldurra hartu (14)

beldurra izan (29); beldurra izatea (10); beldurra izaten (11); beldurra nion (7); beldurra nuen (7)

beldurra sartu (25); beldurra sartzea (7); beldurra sartzeko (11); beldurra sartzen (10); beldurra sentitu (17); beldurra sentitu zuen (8); beldurra sentitzen (7); beldurra sortu (8); beldurra sortzen (19)

beldurra zabaldu (15); beldurra zion (8)

bere beldurra (9); den beldurra (15); dion beldurra (8); duen beldurra (11); egiteko beldurra (14); galtzeko beldurra (19); gure beldurra (8); halako beldurra (10); heriotzaren beldurra (9); izugarrizko beldurra (9); kezka eta beldurra (11); nire beldurra (8); sekulako beldurra (14); zeren beldurra (8); zion beldurra (8); zuen beldurra (14)

baten beldurrak (8); beldurrak airean (74); beldurrak akabatzen (19); beldurrak eraginda (8); beldurrak eragindako (7); beldurrak hartu (20); beldurrak hartu zituen (8); beldurrak hartuta (8); beldurrak hilik (16); beldurrak jota (22); beldurrak zegoen (9); egiteko beldurrak (7)

beldurraren beldurrez (33); beldurraren eraginez (9)

baten beldurrez (15); beldurraren beldurrez (33); beldurrez beterik (8); beldurrez bezala (22); beldurrez bizi (34); beldurrez dardar (12); beldurrez edo (33); beldurrez egon (21); beldurrez zegoen (13); den beldurrez (12); dituzten beldurrez (7); duen beldurrez (9); duten beldurrez (12); egiteko beldurrez (21); galtzeko beldurrez (22); gelditzeko beldurrez (8); hartzeko beldurrez (7); horren beldurrez (7); izateko beldurrez (9); ote zen beldurrez (22); ote zion beldurrez (10); ote zitzaion beldurrez (11); ote zuen beldurrez (15); ote zuten beldurrez (7); zen beldurrez (43); zidan beldurrez (8); zion beldurrez (19); zioten beldurrez (15); zituen beldurrez (9); zitzaion beldurrez (13); zuen beldurrez (37); zuten beldurrez (26)

beldurrezko asteak (12); beldurrezko astean (14); beldurrezko film (7); beldurrezko zinemaren (12); fantasiazko eta beldurrezko (13)

batere beldurrik (40); batere beldurrik gabe (19); beldurrik ematen (32); beldurrik ez (126); beldurrik ez izateko (11); beldurrik gabe (381); beldurrik gabe bizi (8); beldurrik gabe esan (19); beldurrik gabe eta (12); beldurrik handiena (19); beldurrik izan behar (38); beldurrik izan gabe (9); beldurrik izango (11); deusen beldurrik (7); egiteko beldurrik (9); ez beldurrik izan (17); ez dio beldurrik (20); ez diot beldurrik (7); ez dit beldurrik (7); ez du beldurrik (14); ez dugu beldurrik (7); ez dut beldurrik (9); ez izan beldurrik (68); ez zuen beldurrik (10); ezeren beldurrik (18); galtzeko beldurrik (7); inolako beldurrik (20); inolako beldurrik gabe (14); inongo beldurrik (7); inoren beldurrik (8); nehoren beldurrik (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus