Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

manikeismo 1 iz Manes pertsiarraren erlijioa, Ongia eta Gaizkia hatsapen oinarrizko, berdin eta elkarren kontrako, onartzen dituena.

Kristo o. III. mendean Manesek fundatutako sekta dugu manikeismoa. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 10. orr.

Zerk erakarri zuen Agustin manikeismora imanari bezala hain luzaro berari itsatsita egoteko? Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 10. orr.

Manikeismoa deitua kondenatua izana zen Bakateko I. kontzilioaren 5. kapituluan hitz hauekin: Nehork erran baleza, Manik eta Pszilianok erran zuten bezala, giza arimak eta aingeruak Jainkoaren substantziatik datozela, hura bera anatema izan dadila! Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 58. orr.

2 ongi hutsaren eta gaizki hutsaren artean banatzen den mundu ikuskera.

Manikeismoz beteriko ongiaren eta gaizkiaren arteko bereizketan. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 31. orr.

Nola saihestu duzu manikeismoa? Berria - Kultura   2006-01-08

Ez du manikeismoan erori nahi izan, Drake pertsonaiaren rola erabat positiboa bada ere. Berria - Kultura   2004-09-07

Cortazarrengan ez dago manikeismorik: bere munduak lotuta daude denak, eta hori deserosoa da. Berria - Kultura   2004-02-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus