Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pasealdi iz paseoa.

Biharamunean, pasealdia Lisboa ezagutzeko. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 39. orr.

Pasealdi bat baizik ez zen, gainera, niretzat, haren etxaldea Rouendik bost bat legoatara baitzegoen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 165. orr.

Biharamunean jakingo dut idazleak eta kantariak pasealdi ederra egin zutela. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 68. orr.

Uda betean goiz txintako argi urratzean pasealdi zoragarria zena ibilaldi luze eta neketsua zen orain, elurretan. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 183. orr.

Maggiek eta biek pasealdi luzeak egiten zituzten elkarrekin. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 138. orr.

Azken egunean hiriburuan pasealdia ematean konturatu nintzen Estatuko kapitolioaren aurrean, masta handiaren puntan, hegotarren bandera zegoela harrera-emaile, haizea harro igurtziz. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 184. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus