Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pasealeku (285 agerraldi, 49 liburu eta 81 artikulutan; orobat paseialeku g.er.) 1 iz paseatzeko lekua.

Kanposantua alde batera utzi eta herria inguratzen duen arbolekiko pasealeku batera heldu ziren. orkestrek musika alaiak jotzen dituzte pasealeku publiko guztietan. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 200. orr.

Pasealeku Zabalean dago, Kensington Jauregiaren aurrean. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 228. orr.

Pasealeku Berrira arrainetara joateko asmoz jaiki zen ezordu haietan. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 167. orr.

Itsasoari begira geratzen omen ziren pasealekuan dauden harrizko eserlekuetan jesarrita. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 33. orr.

Ez zitzaion gustatzen jendea zebilen pasealekuetara joatea. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 38. orr.

Pasealekua bikotez beterik zegoen, baita musika noiz hasiko zain zeuden familiaz ere. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 282. orr.

Eskuinetara, pasealeku estu bat zedarritzen zuten zuhaitzek. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 17. orr.

Paseoan ibiltzen ziren elkarrekin Po ibaiaren pasealekuan eta Valentinoren lorategietan. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 82. orr.

Parke eta pasealeku, zenbait gunetan 150 zentimetroko altuera ukan zuen elurrak. bi adiskideak Castellanan eta Prado aldean ibiltzen ziren pasieran; probintzietako pasealeku aspergarri, hautsez bete eta motel baten itxura izaten zuen garai hartan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 433. orr.

Negu partean, eguraldi ona egiten duenean, pasealeku horietan entrenatzen dira atletak. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2570. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Beatrice pomeraniarrarekin batera joan da, dotore baino dotoreago, Grand Plageko itsas pasealeku bustian zehar. Iban Zaldua   «Traizioak» - 147. orr.

15:00ak aldera, horretarako trebatutako txakurrak baliatuz, poliziek bonba aurkitu zuten, itsas pasealeku inguruko harri lubetan. Berria - Euskal Herria   2004-08-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus