Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

paseatzaile 1 iz paseatzen den pertsona. ik promenatzaile.

Gainerako jendea -lantokietakoak, paseatzaileak- aldian behin soilik azaltzen zen, eta ez hain justu liburu bat erostera, baizik eta, gehientsuenetan, telefonoz deitzera. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 237. orr.

Motxila handiak eta janzkerak salatzen dute mendizalea, ez paseatzaile noragabearen ibilerak. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 83. orr.

Izan ere, zer zorion izan lezake paseatzaileak, ardura akademikorik gabe nagi eta gozo dabilen zaletuak, lotura bitxi samarrak egitea ez bada? Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 165. orr.

Museoaren saletan paseatzaileentzat jarrita dauden bankuetako batean eseri, eta horretan pentsatzeari ekin nion. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 165. orr.

Ni ahaleginean ari naiz, eskuak patrikan, txistu eginez, eta ahal dudan lautasun handienarekin, paseatzaileentzat debekatuta dagoen baina zaintzaile guztiek -besteaz fidaturik- igarotzen uzten duten lorategi honetatik igarotzen... Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 126. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Nire paseatzaile jakinminaren xedea lehengo berbera zenez, arreta berezia jarri nuen margolariek Kristo eta Lazarori [...] emandako azalean. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 171. orr.

Hala bada, nire paseatzaile ikuspegitik [...] Museo del Pradon zintzilikatutako biluziek adierazten dutena Isabel de Borbón, Carlos V.a edo Doña Margarita de Austria sobera jantziengan sumatzen dugun berbera da. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 169. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus