Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

omenaldi 1 iz

Espainiako gerran hildako brigadistei omenaldi bat egingo zietela hurrengo egunean. Jon Maia   «Riomundo» - 224. orr.

1967an Luzaidek omenaldi bat egin zion 100 urte lehenago sortu zelakotz, plaka eder bat ezarriz bere aita herriko idazkari gisa egon zen etxean. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 193. orr.

1998an Elgoibarren senarrari omenaldia egin zioten eguna. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 21. orr.

Bizi-bizi du gogoan Sakabiri 1962ko abenduan Lastur Arbizkoa bailarakoek bere jaiotetxean, Aittola Berrin, egin zioten omenaldia. Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna» - 82. orr.

Putzu-ri buruzko iruzkinaren bidez ezagutu nuen Txillardegi, UEUk Iruñean egin zion omenaldiaren biharamun goizean. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 174. orr.

Nafarroa Behereko jaun guztien omenaldia jaso zuen, etsaien etsaiena eta etsaien lagunena. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 60. orr.

Berak eta Albertok uko egin zioten omenaldi orori, jende askok egin nahi zien baina. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 211. orr.

Horrela ematen zion gorputz bere omenaldiari, baldin eta, erdizka uste zuenez, koadroak omenaldi izan behar bazuen. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 56. orr.

Omenaldi modukoa da, beraz: nire kuttunenak dira. Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 18. orr.

-Nire hogeigarren sonata -esan zuen-, Beethoveni omenaldia da hau. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 94. orr.

2 (izenondoekin)

Nire omenaldi xumea hango buñueloak eta jogurta hartzea izan zen. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 142. orr.

Winston erosi duzu, Eñauti omenaldi txiki bat egitearren eta, betiko moduan, filtroraino agortu duzu. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 216. orr.

Horien denen erdian, omenaldi labur bat merezi dik Amédée Arce gure herritarrak. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 33. orr.

Gauden ziur alor horretako gure gehiegikeriak, edonolakoak izanda ere, naturaren aurkako irainak izan beharrean, hari eskainitako omenaldi zintzoak direla. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 115. orr.

Iragan urtarrilaren 22an, 69 urte bete bezperan, itsas merkararitzako kapitainek omenaldi beroa egin zioten Bartzelonan. Berria - Gaiak   2004-02-07

Azaroaren 3 an, omenaldi berezi bat egina izanen zaio, Aiherran, Piarres Haristoy Bordako apezari, aurten egiten baitu duela 100 urte hil zela. Herria   2001-10-25

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eguraldiak ere distira berezia eman zion omenaldi egunari. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 171. orr.

Agurretan, omenaldi-bertsoetan, elizakoetan... horrelako zerbait gertatzen da. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 110. orr.

Dendaren atzealdeko armairuan dauzkat botila eta largabista, baina bakarrik edateak omenaldi kutsua izango luke eta ez diot halako oparirik egin nahi hordi zenduaren oroimenari. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 37. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gaur oker erabiltzen da, leku eta garai jakin bateko heroiaren aldeko herri omenaldi libre eta antolatu gabea adierazteko. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 252. orr.

EAk zehazki, EAJ-PNVri guztiena zen ondarea beretu izana aurpegiratzen zion, eta jokatu zuen bezala jokatuz, Sabinori merezi zuen herri-omenaldia ukatu ziotela. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 435. orr.

Azkena soilik aipatzearren, Oihane Errazkinen hileta-omenaldian, Donostian, Ertzaintzak erruz eraso zien bere guraso, senide eta lagunei. Jokin Urain   «Errotarria» - 146. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldeko omenaldi (3); azken omenaldi (3); beste omenaldi bat (3)

egindako omenaldi (3); eginiko omenaldi (7)

omenaldi asko (3); omenaldi bat (80); omenaldi bat egin (9); omenaldi bat eginen (5); omenaldi bat egiteko (4); omenaldi bat eskaini (7); omenaldi bat eskainiko (7); omenaldi berezi bat (14); omenaldi bero (15); omenaldi bero bat (10); omenaldi beroa (23); omenaldi beroa egin (5); omenaldi beroa eskaini (5); omenaldi bihurtu (3)

omenaldi eder (11); omenaldi eder bat (9); omenaldi ederra (6); omenaldi egin (4); omenaldi egun (4); omenaldi eguna (4); omenaldi egunean (8); omenaldi gisa (29); omenaldi hoberena (3); omenaldi hunkigarri (5); omenaldi hunkigarri bat (4); omenaldi hunkigarria (6)

omenaldi izan (4); omenaldi kartsu bat (9); omenaldi kartsua (3); omenaldi suhar (3); omenaldi ttipi (4); omenaldi txiki bat (8)

omenaldi ugari (5); omenaldi ugari egin (3); omenaldi xume (4); omenaldi xumea (13); omenaldi xumea egin (3); omenaldi xumea egingo (4)

aldeko omenaldia (4); atzoko omenaldia (3); azken omenaldia (6); biktimei omenaldia egin (3); cashen omenaldia (3)

egin zioten omenaldia (5); egindako omenaldia (15); egingo zaion omenaldia (3); eginiko omenaldia (7); elkarteak omenaldia eginen (3)

larunbatean omenaldia egingo (3); lehen omenaldia (3); merezitako omenaldia (6)

omenaldia antolatu (6)

omenaldia egin (87); omenaldia egin diote (11); omenaldia egin zioten (23); omenaldia eginen (20); omenaldia eginen diote (9); omenaldia eginez (3); omenaldia egingo (87); omenaldia egingo diete (10); omenaldia egingo diote (45); omenaldia egingo zaio (8); omenaldia egitea (7); omenaldia egiteko (25); omenaldia egiten (7)

omenaldia eskaini (11); omenaldia eskainiko (6); omenaldia eskainiko diote (4); omenaldia jaso (11); omenaldia jaso zuten (5); omenaldia jasoko (6); omenaldia jasoko du (3); omenaldia merezi (3)

omenaldiak debekatzea (3)

aldeko omenaldian (3); argalaren omenaldian (4); egin omenaldian (3); egin zioten omenaldian (3); egindako omenaldian (12); eginiko omenaldian (5); omenaldian izan ziren (3); omenaldian parte hartzeagatik (6); omenaldian parte hartzeko (3)

eskaini omenaldiarekin (3)

omenaldiaren aurretik (3); omenaldiaren barruan (3); omenaldiaren ondoren (3)

omenaldira joan (5); omenaldira joateko (7); omenaldira joateko deia (3)

omenaldirik hoberena (3); omenaldirik onena (3)

omenaldiz omenaldi (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus