Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

omenka adlag beste bati entzunaren arabera.

Goldarazko aitona batek gogoan dauka, gizaldiz gizaldi omenka jasotako gertakari beltza. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 124. orr.

Nazka-nazka eginda nengoen omenka bizitzeaz. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 43. orr.

Ez du balio hemen goiti eta beheiti omenka eta omenez ibiltzea, Euskaltzaindiak eta euskaltzainek hau edo hura esan edo egin dutelakoa-edo arinki baieztatzen ibiltzea. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 183. orr.

Hark [Xerazadek], omenka-omenka, ipuinka-ipuinka, nola lortu zuen Xariar erregearen bihotza sendatzea. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 105. orr.

Eta ez naiz omenka ari. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 132. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus