Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

manipulatu, manipula, manipulatzen 1 du ad eskuekin edo lanabes baten bidez aritu. ik eskuztatu.

Hildakoaren ordenagailua norbaitek manipulatu zuela. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 217. orr.

Nanoteknologiak erakusten digu atomoak manipulatu daitezkeela, baina ez gara gai manipulatze horren ondorioak ikusteko. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 73. orr.

2 irud/hed

Gauza beldurgarriak gertatu izan direla aztiek denbora manipulatu dutenean. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 322. orr.

Bideo-irudia manipulatu ahal izateko. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 168. orr.

Halaxe gertatuko litzateke, nolanahi ere, dirupolitika berariaz hedakor batek truke-tasa manipulatuko ez balu. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 182. orr.

Genetikoki manipulatutako produktuek. Berria - Gaiak   2004-05-18

3 zerbaiten gainean aritu hura desitxuratzeko.

Nafarroako Gobernuak eta bere aldeko komunikabideek erabat manipulatu zuten gertatutako guztia. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 181. orr.

Informazioa ebatsi dute, iritzia manipulatu dute. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 38. orr.

Bere curriculuma manipulatu duela leporatzen diote. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 63. orr.

Ekintzaileek islama manipulatu zutela salatu zuen atzo. Berria - Harian   2005-03-12

4 (pertsonak)

Berriz ere bere gogara manipulatua zukeen horrenbestez Grosrouvrek Ruche jauna. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 448. orr.

Otegik manipulatu egin gaituela diote. Berria - Euskal Herria   2006-03-08

3 (era burutua izenondo gisa)

Fikzio autonomoa bistan dena, zure abileziak ez bailuke fikzio manipulaturik onartuko. Itxaro Borda   «Hiruko» - 138. orr.

Ez dakigu, halaber, baliatzen duen informazioa iturri manipulatuetatik edo iturri egokietatik jasotzen duen erakunde horrek. Berria - Euskal Herria   2004-02-18

Gertatutakoaren inguruko bertsio manipulatuak zabaldu dituzte bai EBk bai Errusiak. Berria - Mundua   2004-12-26

Informazio gutxi daukagu, eta, gainera, informazio interesatua eta manipulatua da. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 120. orr.

Sentimendu naturalaren eta antzezpen manipulatuaren arteko tenka eta nahitaezko lotura. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 71. orr.

Delako Abrégé haren laburpen eroso eta, aldi berean, manipulatuaren itzulpena argitaratu zuen. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 110. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

datuak manipulatu (3); frogak manipulatu (4)

manipulatua dagoela (3); manipulatua izan (5)

iturri manipulatuetatik (3)

manipulatuta dagoela (3)

manipulatzea egotzi (5)

errealitatea manipulatzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus