Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gaztelau 1 izlag/iz gaztelarra.

Nafarrok gaztelauekin gerra latzak bizi genituen garaian. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 125. orr.

Eta zaldun gaztelau hura, zeinari Lorenzo Cortés baitzeritzan... Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 549. orr.

Octavio Hernando zeritzan gaztelau batena. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 546. orr.

Guztia galdua zegoela eta gaztelau tropek inguraturik zegoela. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 59. orr.

Jauregia gaztelau soldaduek setiaturik zegoenez gero. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 64. orr.

Eta musikarena gorabehera, hura zinez erromantzea zela ebatzi nuen, berba batzuk gaztelauaren airekoak zirenez gero. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 78. orr.

Aro modernoaren egunsentian gaztelau eta frantziar erresumen manupean erortzeko prest dagoen oro. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 107. orr.

Gau batez gaztelura etorri omen zaio buruzagi gaztelaua isilka. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 125. orr.

2 gaztelukoa.

1000 urteko gazteluak eta gaztelauak, santuak eta gortesauak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 125. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gaztelau eta (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus