Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

neutralizatu, neutraliza, neutralizatzen 1 du ad zerbaiten indarra edo eragina, haren kontrakoa erabiliz, indargabetu edo ezereztu.

Abantaila handi bat du itsasoak bizileku izateko: itsasoan, ia zeharo neutralizatuta dago grabitatea; horren ondorioz, oinarrizko egiturak baino ez dira behar leku batetik bestera mugitzeko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 15. orr.

Ondorioz, gero eta handiagotuz doan pilula-dosien eraginagatik, sorgortasun itxurako bat nagusitzen da eriaren baitan, bakardadea eta beldurra neutralizatzen dituena. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 159. orr.

Borondate politikoa egonez gero, posible litzateke Herritarren Zerrendaren legez kanporatzea neutralizatzea. Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Arriskua neutralizatzeko. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 120. orr.

Baina, orain kontua ez da diskurtsoa neutralizatzea, bera beste zerbaiten zeinu bihurtzea [...]; haatik, kontua da bera bere sendotasunean iraunaraztea, berari dagokion konplexutasunean azaleraztea. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 57. orr.

-Eta orain Weyler neutralizatzea askoz ere gaitzagoa da. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 63. orr.

Antigorputz batzuek eragin kimikoa dute eta bakterioek sorturiko pozoia neutralizatzen dute. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 162. orr.

2 kimikan, neutro bihurtu.

Neutralizatu beharra zegoen, nola edo hala, berniz haien gorputz gaixoaren barruan, berun oxido askeak eragiten zuen basikotasun gehiegia. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 212. orr.

Digestioan parte hartzen duten entzima gehienek ingurune azidoan lan egiten ez dutenez, pankreako jariakin bat injektatzen zaio lehenik janari likidotuari, neutralizatzeko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 209. orr.

Era berean, lurra gazitu eta euri azidoa neutralizatzen ditu. Berria - Gaiak   2004-08-21

3 fonologian, neutralizazioa gertatu.

Esaterako, esaten denean euskara zenbaitetan, s / z bereizkuntza neutralizatuta, ziztukari bakarra dagoela. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 151. orr.

Balio fonemikoa du, baina dardarkariaren alde neutralizatzen da hitz-azken eta kontsonante-aurretan. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 146. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus