Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

omoplato iz sorbalda-hezurra.

Sabeth, bere galtza bakero beltzekin, [...] bere bi omoplatoak nabari zitzaizkiola jertse beltzaren azpian. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 129. orr.

Omoplato biluzi zorrotzak ia elkartzen ziren batzuetan, neskaren bularraren azpian sua edo ikatz bizia jarri balute bezala. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 133. orr.

Eskuineko eskumuturraren parte batean ere urratu handiak ageri zituen, eta orobat bizkarralde osoan, omoplatoetan bereziki. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 136. orr.

Badaude erraldoiaren atalak, disjecti membra gigantis; hemen belauna, han enborra edo omoplatoa, haratago burua. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 144. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus