Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ibaiadar (orobat ibai-adar; Hiztegi Batuan ibaiadar agertzen da) iz urak beste ibai batean isurtzen dituen ibaia.

Ibai-adarrak hamarka, eta iturbururik ez! Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 243. orr.

Golkoan aitzina gindoazen, Orinocoren ibai-adar bat hartzeko asmotan. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 531. orr.

Mississipiaren ibaiadarrei antzeman nien han behean, laino artetik, eguzki-dirdiran barrena. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 10. orr.

Danubioren ibaiadar nagusia den Saveren ertzetan. Berria - Mundua   2006-04-19

Bi ibaik, Alpehiosek eta Kladeos ibaiadarrak, hiri ondoan egiten dute topo. Berria - Kirola   2004-08-10

Bihitegi eta soto ugari zegoen ibai-adarraren ezker-eskuin. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 151. orr.

Ibaiadarrean gora abiatuko zen laurehun eta hirurogei verstako ibilbidea egiteko. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 124. orr.

Hondoko geruza garbitzeko, Kadagua, Galindo eta Asua ibai[a]darrak aztertu eta dragatu dituzte. Berria - Euskal Herria   2004-02-26

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus