Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mahaigaineratu, mahaigainera(tu), mahaigaineratzen 1 du ad mahai gainean jarri. ik mahairatu 2.

Neure egitekoak abandonatu izanak artegatua sartu nintzen hara, baina zerbitzariak mahaigaineratutako gosariak hobera bidean ninduen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 42. orr.

2 (gauza abstratuak) mahairatu.

Urruneko lurralde horren kulturaren eta idazlearen kulturaren arteko elkarrizketa mahaigaineratuko dute. Berria - Kultura   2004-10-24

Erran zitekeen nire galderak mahaigaineratzen zuen arazoa lehen aldiz ari zela aintzat hartzen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 223. orr.

Premia ere bai, aspalditik, hari gauzak garbi mahaigaineratzeko. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 41. orr.

Ez al da garaia, ordea, tabua hausteko eta galdera mahai-gaineratzeko? Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 48. orr.

Halaxe mahaigaineratzen du Txillardegik auzia: [...]. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 147. orr.

Espainiak, Austriak eta Suediak dudak mahaigaineratu zituzten. Berria - Ekonomia   2004-05-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus