Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gaztigatu, gaztiga, gaztigatzen 1 dio ad abisatu.

Gaztigatzen diogu defentsari, ez dezala jarrai nazioarteko politikako ikastaldiak emateko aitzakiak eskaintzen bere defendatuari. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 218. orr.

Hori entzun eta emakume batek telefonoz poliziari zer gertatzen zen gaztigatu zion. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 13. orr.

Filma bukatzera zihoala, Giuliak gaztigatu zidan etxera lagundu beharko niola. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 159. orr.

Aita, oraindik ez dizute gaztigatu? Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 258. orr.

Txartelak trenean saltzen zituztela gaztigatzen zuen oharra. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 295. orr.

Lesakara heltzen lagundu zuten azken iheslarietarik batek gaztigatu zien Robespierre tiranoa eraila izan zela. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 279. orr.

Ordezkari ofizialak bere izendapena gaztigatzen zuen ageria iltzatu zuen elizako atean. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 74. orr.

Zilegi izan bekit zuri gaztigatzea ezen hasiak direla munduan Valmonten ausentziaz ohartzen.   - 59. orr.

Zuk beharko duzu ikusi prezio garestiegia jartzen ote diodan neure buruari; baina aldez aurretik gaztigatzen dizut ez dudala deus ere beheitituko.   - 82. orr.

Amaordeak aurretiaz gaztigatu die: "senide hurbilenak bakarrik", esan zuen. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 28. orr.

Abuztuko asteazken gau horretan Musu-tristek eta biok ez genukeen tratu onik eginen, ate gaizki olioztatuaren kirrinkak norbaiten sarreraz gaztigatu ez balu. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 9. orr.

"Erne azken lerroari, erne!", gaztigatu zion Luigik. Josu Landa   «Odolbildua» - 74. orr.

Entzuna neukala ez zarela fidagarria, saboteatzailea zarela gaztigatua nintzen. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 161. orr.

2 du ad zigortu.

Etxeko ziegetarat gaztigatu baininduen. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 54. orr.

Gaiztoen gaztigatzeko eskubidea eta eginbidea. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 48. orr.

Frantziak, berriz, bere eskoletako haurrei [...] "fusilak erabiltzen" (sic) ongi irakatsi zielako, Prusia gaiztoa gaztigatu ahal izan zuen. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 73. orr.

Ohoinak gogorki gaztigatuak ziren, izariz kanpo. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 119. orr.

Hala-nola emazte ezkonduen bazter-urratsak garrazki gaztigatzen zituen hango kodeak baina emazteenak bakarrik eta ez gizonenak. Herria   2004-09-30

Hainbestenarekin, Federazioaren kondu hortakoa den batzordeak erabaki du 19 pilotari horien gaztigatzea. Herria   2004-02-12

3 (era burutua izenondo gisa)

Eta ez zen peril izaiten, halatan, gaztigatuaren iduri penatuarekin bihotza bera zekion edo hauts zekion. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 55. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus