Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iltze 1 iz metalezko atal mehea eta luzea, mutur batean punta eta bestean burua duena, finkatzeko, batzeko, zintzilikatzeko erabiltzen dena. ik itze; entenga; kabila.

Soliba bakoitzean taularen bi muturretan bina iltze josiko dira. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3210. orr.

Berehala tapa jarri eta iltzeekin josi zuen. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 86. orr.

Gure botopaper bakoitza, azkenean, elkarrizketa politikorako mahaia josteko iltze bat izango da. Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Altxatu du mailua eta ekin dio iltzea sartzeari, baina egurrak jaso du kolpea. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 115. orr.

Uhalak lotzen diren lekuan, iltzeak sartzen dira, uhala ez dadin alde batera edo bestera labaindu. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 4790. orr.

Denborak dena sendatzen duela pentsatu nuen, iltze bat beste batek ateratzen duela. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 32. orr.

Behin batean banuen bihotzean iltzatutako iltze bat. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 92. orr.

Iltzeekiko bota handi gogor eta beruna bezain astunak. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 11. orr.

Ziplo akabatzen dute animalia aire-pistolaz garunean sartzen zaion iltze batez. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 270. orr.

Ikatz-sutegian iltzeak fabrikatzen zituzten. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 67. orr.

Iltze baten hortzarekin, letra bana zizelkatu nuen baletan: batean J, Juliorentzat; bestean M, Marrorentzat. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 55. orr.

Iltze batean zintzilikatua.. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 124. orr.

Soingainekoa iltze batean trabatu zitzaidan. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 90. orr.

Udako soineko zuri tanta horidun bat iltze batean zegoen zintzilik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 167. orr.

Iltze batean jositako lanparak argitzen zuen. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 171. orr.

Iltze batetik zintzilik zegoen bisera bat jarri zidan buruan.. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 222. orr.

Erdi biok iltze luze batekin elkarri estekatuak. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 164. orr.

Ziri bezala iltze bat erabiliz -entenga esaten zitzaien Obaban-, zinta-karrerarako entrenatzen hasi nintzen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 361. orr.

Amona lanean sumatu zuten, mailu eta zerra, ohol eta iltze, etxeari beste zatiren bat erantsi nahian bezala. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 151. orr.

Baina zaila da ulertzen 31 urte bakarrik dituen atleta batek iltzezko oinetakoak zintzilikatu nahi izatea. Berria - Kirola   2006-04-14

Gurutzatu ziren arratsalde hartan geldo geratu ziren, soak iltze. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 136. orr.

· Vuelta hasteko hamabost egun falta zirela radioa hautsi nuen, eta iltzeak jarri behar izan zizkidaten. Berria - Kirola   2004-09-23

2 (izeonondo eta izenlagunekin)

Pareta horri kanaberak josiko zaizkio luzera guztian buru zapaleko iltzeekin. Iltze buru-zapalak. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3330. orr.

Paretetan iltze herdoildu batzuk josirik zeuden. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 257. orr.

Mailua eta iltze zuzena. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 27. orr.

Iltze okertu batekin. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 97. orr.

Nabari dira, dena den, iltze zaharrek utzitako zulotxo maiztuak, iltze berriak sartu dizkioten zulotxoen ondoan. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 55. orr.

Florenten logelara igo berria zen, giltza sukaldeko iltzetik hartuta. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 282. orr.

Burdina ugari prestarazi zuen, ate-orrietako iltze eta gakoak egiteko. Elizen arteko biblia   1 Kro 22,3

Zilarrezko iltzeak zituen besaulki batean. 9273

Ez dut gogoratzen iltze hura urrezkoa, burdinazkoa ala maitasunezko[a] zen. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 92. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Haren eskuek eta oinek iltze-zuloak bezalakoak zeuzkaten alde bietatik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 175. orr.

Nahiz elektrokuzioa den halakoak akabatzeko ohiko sistema, eta ez iltze-ukaldia. bidezidor mugarriztatu bat elurtegian gora, giza aztarren bat, alegia: iltze-joskura dirudi, baina Sabethi seguru aski besterik irudituko litzaioke. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 270. orr.

Iltze fabrika abandonatuaren barruan. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 166. orr.

Itxaropenari iltze goriari bezalaxe heltzen dio. Berria - Kirola   2006-03-29

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa )

Poltsatxo batean kako-iltze batzuk sartu bitartean. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 55. orr.

Ferra-iltzerik ezean. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 121. orr.

Burdina-iltzez jositako ohol sendoen artean lotu zuen presoa. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 443. orr.

5 (erkaketetan)

Azkenean buruan sartuta geratu zitzaidan iltze bat bezala. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 136. orr.

Mazpilduko zaitut, iltze bat bezala! Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 239. orr.

Maianak ez zezakeen bihotzean iltze herdoilduaren pare bermatzen zihoakion herabetasuna bazter. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 68. orr.

Iltzea bezain argala eta bizarluzea. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 225. orr.

6 idi demetan, probalekuaren luzera.

Herenegun amaitu ziren probak eta idi pare garaileak 62 iltze eta 2 metro pasatxo egin zituen. Berria - Kirola   2006-01-25

Atzoko lana aintzat hartu gabe, Mendipek du marka onena: 55 iltze eta sei metro. Berria - Kirola   2006-02-05

7 iltze-kanela.

Pipermina eta kanela, iltzea eta intxaur muskatua. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 21. orr.

Drogagileak opio greziarra hartu zuen, eta kubaba txinarra; horrez gain, kanela, iltzea, jengibrea, piperrautsa eta mendiko sugandila ere bildu zituen. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 170. orr.

Arreta biziz begiratzen nien barazki-denda bateko ateaz bestaldean atzematen ziren zurezko kutxa iltzez, mahaspasaz, sufrez eta xaboiz beteei eta Moskuko gozoki lehorrez beteriko potoei. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 165. orr.

8 eskuzko pilotariei ahurrean sortzen zaien mina.

Abuztuan asko kargatu nuen eskua eta hiru aste egon naiz jokatu gabe eskuko iltzea zela eta; halere, orain ondo nagoela uste dut. Berria - Kirola   2004-10-15

9 gakoa.

Hara auziaren iltzea: liburuez aritzeko orduan, batzuek epaitzea lehenesten dute; beste batzuek, ostera, ateratzea, atzematea. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 174. orr.

10 iltze-ateratzeko

Soldagailuak, azkoinak, iltzeak eta iltze-ateratzekoak, zizelak, pintzak, kurrikak, artaziak eta altxaprimak. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 83. orr.

11 iltze-belar eukaliptuaren familiako landarea, lurralde beroetan hazten dena, iltze-kanelak ematen dituena (Caryophyllus aromaticus).

Horregatik, Petrushka jantziak eranztera eta botak kentzera inguratzen zitzaion bakoitzean, iltze-belarra ipintzen zuen sudurrean, eta neskagazte batenak bezain kilikabera izaten zituen sarritan kirioak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 340. orr.

Kikarakadatxo bat iltze-belar? Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 166. orr.

12 iltze-buru ik iltzeburu.
13 iltze-kanela iltze-belarraren lorearen pipil ihartua, janarien bizigarri erabiltzen dena.

Arabiarrek kardamomoa, iltze-kanela eta beste zenbait espezia erabiltzen omen dituzte kafeari zapore berezia emateko. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 187. orr.

Kanela, iltze-kanela, usainki, mirra eta intsentsu. Elizen arteko biblia   Ap 18,13

14 iltzez eta giltzez itxi erabat itxi.

Iltzez eta giltzez itxi zaizkie euskalkiei ateak. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 180. orr.

Ez aipatu Porta de Ferroren aurrean, ez eta beste ezein ateren aurrean ere, mairuen arraza zital hau ez baita hain herabea, eta ez delako borrokarik gabe iltzez eta giltzez itxiko. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 293. orr.

Gero tunika eta kapirotea jantzi eta kalabozo hartatik atera nintzen, di-da, Fred Astaire baino zaluago, beste mozoloa iltzez eta giltzez itxita utzirik. · Atea giltzez eta iltzez ixten zuen, eta alferrik ariko zitzaion inor deika, ez baitzuen irekiko. Jon Alonso   «Euskal karma» - 25. orr.

15 iltzez josi ik iltzeztatu.

Ukuiluko ate-leihoak iltzez josi eta zigiluak ipini zizkieten. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 172. orr.

Etxean geratu zen eta iltzez josi zuen postontzia. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 40. orr.

Esku-oinak iltzez josiak zituen eta eskuineko saihetsa lantzaz zulatua. leihotapa guztiak iltzez josita zeuzkala. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 253. orr.

Lurrean iltzez josita geratu banintz bezala. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 78. orr.

Urre eta zilarrez apainduak eta iltzez eta mailuz josiak, eror ez daitezen. Elizen arteko biblia   Jr 10,4

16 kako iltze (corpusean gakoiltze soilik)

Gero paretan bi gakoiltze sartu eta haietatik handik gutxira Minimax markako suitzalgailu bat zintzilikatzeko. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 42. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus