Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

onargarri 1 izond onar daitekeena, onartzeko modukoa.

Azken batean, zentzuz begiratuta, ezin nuen arrazoirik ikusi, ez nintzen gai zio onargarri, ezagun edo ulergarri txikiena aurkitzeko zergatik nengoen hemen eta ez beste nonbait. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 210. orr.

Zapore onargarri "unibertsalak" zein diren ikertzea. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 91. orr.

Munduaren irudi legez funtzionatzen du perpaus onargarriak. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 156. orr.

Esaldi "onargarrien" estatusa ematen diete zuzen sortuak izan ez diren osagai linguistikoz osatutako multzoei; bestalde, esaldi gramatikalen estatusa ematen diete interpretagarriak diren multzoei, baldin eta zuzen eratuak izan diren. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 96. orr.

Gizartean onargarri denari baitagokio konbentzioa. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 27. orr.

Metodo horiek erakutsiko digute zein ikuspuntu moral diren onargarri eta zein ez. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 211. orr.

Hori guztia -diote- arrazoimenak onargarri du. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 211. orr.

Eskuan daukadan gauzaren ezaguera objektiboa da izan; eta nire gogora eramaten dut, eta gogoak esaten dit onargarria den, ala arbuiagarria, ala oraindik ezbaikoa. Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da» - 73. orr.

Egoera orok muga bat du eta onargarri izan daitekeena onartezin bihurtzen da mugatik harat. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 307. orr.

Ezinezkoa da ustez denon ona litzatekeenaren adierazpen etiko bakarra erabaki eta finkatzea, etikoki bidezkoak eta moralki onargarriak diren gainerako adierazpen guztiak baztertuz. Berria - Euskal Herria   2004-06-26

Noumeno baten adigaia, problematikoki soilik hartuta, onargarria izan ez ezik, ezinbestekoa ere bada sentimenari zedarriak ezartzeko adigai gisa. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 127. orr.

Doktrina honen defendatzaile egoskorrenak behin eta berriz ezbeharra jasaten ohitutakoak dira, eta modu onargarrian argudiatzen dute irribarrea dirudien musu-imintzio batez. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 52. orr.

2 (pertsonez)

Gizon hura baitzen karrikako ezkongai onargarri bakarra. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 119. orr.

Itxura ona zuenez, eta ongi janzten zenez, neska bati hitz egiten bazion, ezkongai onargarri baten gisan hartzen zuen hark hasieran. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 92. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus