Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pasionatu izond pasioz betea.

Emakume gazte pasionatu batekin eta pasioa galdu duen gizon zaharrago batekin. leku bat, gorputz pasionatuaren uda luzatzeko grina baten eta ahazturaren lo luzetik iratzartze nagi baten artekoa. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 235. orr.

Kritikarik pasionatuenak egin zizkion abertzaletasun klasikoari, abertzaletasun berri bat ernetzen hasi zenean, baina hori ez zuen berak inspiratutakotzat ezagutu. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 216. orr.

Bizilagunek, haiek guztiak ikusita, ziur senarraren eta bion arteko harremana erabat pasionatua zela pentsatzen zutela. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 25. orr.

Hortaz, ez da izaki pasionatua. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 22. orr.

· Eta gertatu zen hartaz hain pasionaturik non Alexandrok hori ezaguturik, urrikalduz hura eman baitzion emaztetzat. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 74. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus