Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

onartezin 1 izond ezin onartuzkoa.

Lanordu amaigabeak, soldata hutsalak eta osasun baldintza onartezinak. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 250. orr.

Zentsura politikoa, manipulazio onartezina eta kazetaritza horia. Berria - Kultura   2004-01-30

Konparazio onartezin eta iraingarri bat erabili zuen horretarako. Berria - Kirola   2006-04-20

Onartutako testuak sei puntu ditu eta hainbat euskal musikari, musika talde, artista eta zinemagile azken urteotan «jasaten ari diren jazarpen onartezin eta erabat antidemokratikoak» salatzen ditu. Berria - Kultura   2004-02-12

Wittgensteinek haien ateak jo zituen, banan-banan, eta hogei urte lehenagoko bere krudelkeria onartezin hura barkatzeko eskatu zien, banan-banan. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 73. orr.

Horra fribolitate onartezinez egindako titulua, egun oso onartua den bidetik, analogiaz ondua. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 150. orr.

Egoera orok muga bat du eta onargarri izan daitekeena onartezin bihurtzen da mugatik harat. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 307. orr.

Dotrina hori onartezina da. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 194. orr.

Errealitatea, eta honenbestez legea, errealitate baten ikurra den eran, onartezina da. Itxaro Borda   «Hiruko» - 92. orr.

Guk, berriz, Kristo gurutziltzatua predikatzen dugu, juduentzat onartezina eta jentilentzat zentzurik gabea dena. Elizen arteko biblia   1 Ko 1,23

Onartezina izango litzatekeen zakarkerian inola ere erori gabe. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 204. orr.

ELB sindikatak, helarazi daukun ageri baten bidez, gogorki salatzen du onartezina zaion murrizte hori. Herria   2005-11-10

Hizketa-doinu zinikoz jardun zuen, lagunkiro oso, eta onartezina iruditu zitzaidan hura. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 79. orr.

Eusko Alkartasunak prentsa ohar batean «onartezin» iritzi zion erasoari. Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Tony Blairrek «onartezin eta bidegabetzat» jo du Gazan egindako ekitaldi militarra. Berria - Mundua   2004-05-20

Parisek «onartezin eta gaitzesgarritzat» jo zituen liskarrak. Berria - Mundua   2004-06-09

2 (adizlagun gisa)

Joera ekologistak onartezin ikusten ditu krisiaren irtenbide gisa bai ekoizpen ahalmena eta baita kontsumoa areagotzea ere. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 314. orr.

Hainbat perpausen arteko joskera, onartezin egiten da. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 126. orr.

3 (izen gisa)

Azter ezazu arretaz arrazonamendu xume hau onartezinik aurki ez dezazun. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 86. orr.

4 onartezineko izlag

Onartezineko ondorioak saihesteko ahaleginik egin gabe. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 25. orr.

Bisita hau Irakeko barne arazoetan onartezineko esku-sartzea da. Berria - Harian   2006-04-28

Dekalogoaren puntu batek «onartezineko luxutzat» hartu ditu hutsik diren etxebizitzak. Berria - Euskal Herria   2004-05-29

5 onartezinezko izlag

Diezen ustez, «onartezinezko iraina» da Zabalak dena deuseztatzeko politika egiten dutela leporatzea. Berria - Ekonomia   2004-07-20

Onartezinezkoa da, halaber, mutakallim-n-en arabera, halako substantzia batek akzidente berezi-bereziak edukitzea, eta horien bitartez bigarren maila beste akzidente batzuk hartzeko gertu eta egokiturik egotea, haien pentsaeran akzidente batek ezin eraman baitezake beste akzidente bat. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 213. orr.

· Gauza bera gertatzen da, haiek uste dutenez, materiari infinitura arte heltzen zaizkion akzidenteen segidarekin, hortik onartezinezkorik izan gabe, guztiak batera existitzen ez direlako, elkarren ondoren baizik, eta hori ezinezkoa denik ez da inola ere frogatua. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 217. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus