Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mantentze 1 iz zerbaitek, bere izateari edo egoerari eustea; irauten uztea edo iraunaraztea.

Mantentze horren nondik norakoak ez ziren xehetasunez aipatzen. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 131. orr.

Kanpokoek eskertu egiten dute guk ekar dezakegun testigantza; eskertu, gu bizirik mantentze hutsa. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 222. orr.

Kloro isuri gehiago saihesteko enpresak garatu beharko duen mantentze planaren jarraipen zorrotza egingo du Industria Sailak. Berria - Euskal Herria   2004-01-09

Etxebizitzaren ustiatze, mantentze eta eraiste zikloetan sortutako hondakinen kudeaketa. Berria - Euskal Herria   2006-02-28

Eraikinaren mantentze kostuak gutxitu beharko dituzte. Berria - Ekonomia   2004-03-16

Mantentze zerbitzuko grebak VW gelditu du. Berria - Ekonomia   2006-03-18

2 mantentze lan

Lasterrean hasi zen, bada, Erakundearen Nafarroako egoitza anitzetan mantentze-lanak egiten: sukaldaritzan, txofertzan, komun-garbikuntzan eta beste hainbatetan. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 26. orr.

Lagundu egiten nuen zaldi pabiloiaren mantentze-lanetan, basora joaten nintzen Lubisekin, edo errekan amuarrainak harrapatzera Pantxorekin. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 96. orr.

Berez lubrikatzen direnak izan behar dute hezurren arteko giltzadurek, eta urte askoan funtzionatuko dutenak [...] mantentze-lanik gabe. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 18. orr.

Avarozoko labeetako mantentze-lanetako langileak. Jon Maia   «Riomundo» - 191. orr.

Trenbideko mantentze lanetan ari zen langile bat hil da, elektrokutatuta Berria - Ekonomia   2006-02-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erratzen mantentze lanetarako (4); mantentze lana (3); mantentze lanak (8); mantentze lanak egiteko (3); mantentze lanetako (4); mantentze lanetan (20); mantentze lanetarako (6); mantentze lanetarako tresnak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus