Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

onberatasun 1 iz onbera denaren nolakotasuna.

Jaungoikoak bere onberatasun eskuzabala ez diola ukatu. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 154. orr.

Haren gizatasuna eta onberatasuna nuen buruan. Berria - Kultura   2004-01-21

Hango jendeen onberatasunari esker, banuen laboratorioan idazmahai herren bat. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 204. orr.

Bizitzaren ilunabarrean zegoelarik, bere onberatasuna isurtzen zuen ororengan. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 149. orr.

Janaria ez digu eskuratzen harakinaren onberatasunak, ez garagardogilearenak, ez okinarenak, baizik eta haiek beren ondasunak aintzat izateak. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 46. orr.

Euskal literaturan ohikoegi bilakatu den onberatasunetik urrun daude ipuin hauek. Berria - Kultura   2006-03-07

Dostoievski dontsua hurbildu zait bere ohiko onberatasun otzankote horrekin, eta ukalondotik oratu dit: [...]. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 56. orr.

Ez eman inori haserrebiderik, ez galbiderik; baizik eta, zeuek otzanak izanik, eragin guztiei bakera, onberatasunera eta bihotz-batasunera. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 525. orr.

Jainko Jaunak, bere betiko onberatasunez, hitz egiteko dohaina eman zion. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 213. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Nardagarriak iruditzen zaizkit beren maskarak, onberatasun poseak eta kausa handien aldeko beren aldarrikapenak. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 179. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus