Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

onbideratze 1 iz onbidera etortzea.

Zergatik harrotzen zarete gizon-emakumeen konbertsioaz, horien onbideratzea nire anaia sinpleen otoitzez lortua bada? Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 382. orr.

Ikusleari sinesgaitza egiten zaio Jose Garfia hiltzaile gupidagabearen onbideratzea. Berria - Kultura   2004-09-21

2 irud/hed

Olabarriak azaldu zuenez, Espainiaren «onbideratze demokratikoaren» alde borrokatuko dira Espainiako Parlamentuan. Berria - Euskal Herria   2004-02-19

Mustafa Kemal Ataturkek Turkiaren onbideratze larderiatsurako ezarri zuen erregimena. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 216. orr.

Maastrichteko itunak finkaturiko bost irizpideetatik, epe luzeko inflazio-tasen eta interes-tasen konbergentziarekin zuten bik zerikusia, beste bik finantza publikoen onbideratzearekin, eta batek truke-tasen egonkortasunarekin. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 188. orr.

Onbideratze horretarako, bankuek kredituak mugatu, beren funtsak sendotu eta galerei erantzuteko erreserbak eratu behar zituzten. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 153. orr.

Bankuen onbideratzea. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 153. orr.

3 (hitz elkartuetan)

García Márquezen kontakizunak funtzio argi bat du: onbideratze istorio bat da, El amor en los tiempos de cólera lanean onesten omen den erru moralaren ordainetan. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 15. orr.

· Nortasun-onbideratzea. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 87. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus