Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gehientsuen 1 adlag gehien edo.

Prezioz jaitsi diren sendagaietan gehientsuen erabiltzen diren printzipio aktibo edo molekulak. Berria - Euskal Herria   2004-01-06

Oroitzen naiz nik gehientsuen maitatu izan dudan emakumeetako bat, esaterako, zergatik apartatu nuen nire bidetik. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 32. orr.

· 2 izond gehientsua.

Nire lehengusu Maria Teresa Irlandara itzuli berri da uda gehientsuena baserrian eman ostean. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 104. orr.

Asko joaten zituan harengana, baserritarrak gehientsuenak, eta, egia esateko, urteen poderioz famatua egin zuan. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 161. orr.

Jendea hasi zen sartzen, gure ekipoaren kolorez jantzita gehientsuenak, turuta arraiak joz. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 169. orr.

Badira hilketa batzuk -asko, gehientsuenak- hilketatzat hartzen ez direnak. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 143. orr.

Amerikar gehientsuenek alemanekiko omen duten begikotasuna. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 10. orr.

Euklidesek, Museoko kide gehientsuenek bezalaxe [...].   - 167. orr.

Europan TB kate publiko gehientsuenek EVN (Electronic Video News) sarearen bidez elikatzen dira. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 22. orr.

Nire adineko eta inguruko euskaldun gehientsuenen gurasoak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 15. orr.

Fede katolikoa zabalduta zegoen herrialde gehientsuenetara. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 484. orr.

Azpeitia, Errezil eta Gipuzkoa gehientsuenean. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 168. orr.

Greziar pentsalari gehientsuenentzat, "bi"an hasten ziren zenbakiak.   - 115. orr.

Atexka gehientsuenetan odol idorraren arrasto marroixka bat zegoen. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 46. orr.

Ulergarria zitzaion artikulu gehientsuenetako euskara. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 19. orr.

Baina, Burtonen alde esan behar dut, Hegoaldeko gehientsuenak baino askoz ere jasanberagoa dela. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 24. orr.

3 gehientsuenetan adlag gehienetan edo.

Terni gurera etortzen zenean, gehientsuenetan gurekin gelditzen zen, lorategian, nobelez hitz egiten. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 24. orr.

Eta hari haiek [...] aldika kolore bizitakoak ziren, moreak, berdeak eta horiak, baina bestetan, gehientsuenetan, beltzak edo txuriak. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 63. orr.

Berehala erantzuten zidan gehientsuenetan, baina galdera batzuek isilune luze samarrak uztera behartzen zuten. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 19. orr.

Baietz erantzun nahi izan nion, astero joaten nintzaiola, baina gehientsuenetan ez nuela ezer ere erosten. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 230. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gehientsuenak izango (3); gehientsuenak izango ditu (3); jokalari gehientsuenak (7); jokalari gehientsuenak izango (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus