Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sasiepaiketa (corpusean sasi-epaiketa soilik) iz epaiketa faltsua.

Munduko urre guztiaren truke ere ez zirela hara hurbilduko, pasatu zituzten miseria eta neke ikaragarriak gogoan: sasi-epaiketa lehendabizi, zeinaren ondorioz gehienak heriotzara kondenatu zituzten; "entresakak", alegia, gauero zeldetan azaldu, eta norbait aukeratzea, hilerrira eraman eta harresiaren kontra fusilatzeko. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 24. orr.

Aukeran txekak nahiago zituela, baina egia entzun gura bazuen, haietako sasi-epaiketak ere ez ziren ba oso fidagarriak. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 13. orr.

Gurasoak elkarteak elkarretaratzea egin zuen Bilboko epaitegiaren aurrean «sasi-epaiketa salatzeko». Berria - Euskal Herria   2004-12-21

«Oinarrizko askatasunik ez» dagoela eta aurkarien kontrako torturak, sasi-epaiketak eta espetxeratzeak ohikoak direla dio AIk. Berria - Mundua   2004-04-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus