Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pasteltxo 1 iz pastel txikia.

Sekula ez zioten ganorazko oparirik egin, ezta pasteltxo bat ere. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 12. orr.

Postreak ekarri zizkigutenean kremazko pasteltxo bat eskaini nion, eta berak ahoarekin hartu zuen nire eskutik. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 363. orr.

Apalean txanpain botila eta izokizko pasteltxoak, nire kuttunak. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 93. orr.

Marrubizko pasteltxo bat erpuruaren eta hatz erakuslearen artean kulunka erabiliz. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 201. orr.

Tea mendarekin eta bi libanoar pasteltxo eskatu zituen Ruche jaunak, almendra eta eztiarekikoak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 264. orr.

Aza-zopa eta hostorezko pasteltxoak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 23. orr.

Horretan egongo zen Ebe arratsalde osoan, nik pasteltxo bat prestatzen nion bitartean. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 155. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Esan sukaldariari arrain-pasteltxoak ekartzeko oraintxe bertan. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 431. orr.

Erakusleihoan ohiko goxokien sedukzioak erakusten ziren, esnegain pastelak, palmondoak, kornukopiak, opilak, arroz pasteltxoak. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 82. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus