Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mantsotasun 1 iz gelditasuna.

Ez zihoazen azkar, baina ederra zen, mantsotasun hura. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 155. orr.

Baina enbarkazioan pausatu eta edozein hondakinen bila hasiko dira, animalia antarktikoen mantsotasunarekin, biologikoki uste baitute inork ez diela minik egingo. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 341. orr.

Besteak, diru irabazteaz itsuturik batetik eta diru irabazte haren mantsotasunaz etsirik bestetik, gero eta diru multzo gehiago jokatzeko eskatzen zioten begibakarrari, presaka zebiltzala argudiatuz. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 50. orr.

Baina hiztegigileak badaki mantsotasuna eta bizkortasuna ere kontzeptu subjektiboak direla, eta, ez baitu presarik, aski bizkor doala deritzo. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 73. orr.

Arkeologoen gisa dihardu iragana arakatzen, lurrazpiko aztarna ezkutuak agerian jartzen, mantsotasuna zamari, pazientzia zamaltzain. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 195. orr.

2 otzantasuna.

Goseak nengoen, eta garaituaren mantsotasunez jokatzen hasi nintzen. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 73. orr.

Behin-behinekotasunean oinarritutako kontratazio sistema daukala, eta jendea hartzen eta bidaltzen duela, «mantsotasun mailaren edota afiliazioaren arabera». Berria - Ekonomia   2006-02-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus