Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ondasun 1 iz pl eskura daitezkeen baliozko gauzak. ik funts; aberastasun.

Jauna, ondasunak bagenitu, armak ere beharko genituzke defendatzeko. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 471. orr.

Bazen Maonen bere ondasunak Karmelen zituen gizon bat; gizon oso aberatsa zen, hiru mila ardi eta mila ahuntzen jabe. Elizen arteko biblia   1 Sm 25,2

Ondasunak, lurrak eta etxea behintzat, ez ziren banatzen eta zatitzen familiakoen artean, premuaren eskuetan utzi baizik. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 203. orr.

Beren lur eta ondasunak saldurik, guztien artean banatzen zuten dirua, nork zer behar zuen. Elizen arteko biblia   Eg 2,45

Heretikoen ondasunak besterendu egiten ziren, eta ez heretiko zigortuak eta ez haren ondorengoek ez zeukaten berreskuratzerik. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 202. orr.

Ondasunak zeure odolekoei eman dizkiezu eta pobreei kendu; ez zara pobre santuekin bizitzeko duin. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 193. orr.

Horra zer gertatzen zaion, Jainkoarentzat aberats izan beharrean, beretzat ondasunak pilatzen dituenari. Elizen arteko biblia   Lk 12,21

Behearen gainera erdi makurtuz, han pilaturik nituen ondasunen kontua egin nuen. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 277. orr.

Izan daitezela egintza onetan aberats, eskuzabal jokatuz eta ondasunak besteen zerbitzura jarriz. Elizen arteko biblia   1 Tm 6,18

Ondasun horiez gozatzeko modua. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 280. orr.

Errudunaren ondasunez jabetu zen Ajab erregea. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

Arautu beharra zegoen jaunek ondasun haien truke hartzen zituzten eskubideak. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 247. orr.

Nola itsutu zaituzten ondasun horiek! Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 526. orr.

Ondasun eta zerbitzuak produzitzeko eta gizartea osatzen duten norbanakoen artean banatzeko. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 49. orr.

Kargutik kendu zituen eraikuntza-batzordeko funtzionarioak; haien egoitzak, Estatuaren ondasun bihurturik, erruki-etxeak eta soldaduen semeentzako eskolak izan ziren aurrerantzean. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 338. orr.

Ondasun guztiak konfiskatu zizkieten, zeukaten guztia bahitu zieten. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 345. orr.

Hobe ondasun gutxi zuzentasunez, irabazi handiak bidegabekeriaz baino. Elizen arteko biblia   EsZ 16,8

Jaunak bedeinkatu egin zituen Obed-Edomen etxea eta ondasun guztiak. Elizen arteko biblia   1 Kro 13,14

Bere jauregiko buru egin zuen eta bere ondasun guztien administratzaile. Elizen arteko biblia   Sal 105,21

Aurrerantzean ondasun asko banatu zien behartsuei. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 516. orr.

Urre eta zilar asko, purpura morez eta gorriz tindaturiko oihalak eta beste ondasun ugari bildu zituzten. Elizen arteko biblia   1 M 4,23

Ez da aipatu ere egiten herrialde horiek geroz eta ondasun gehiago inportatzen dituztela berera. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 126. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Erregeak ondasun handiak jaso zituen eta mesede egin nahi zienen artean banatu. Elizen arteko biblia   2 M 1,35

Bai, aberastu egin naiz, ondasun handiak bildu ditut, baina nire irabazietan ez du inork bekatu edo hutsegiterik aurkituko. Elizen arteko biblia   Os 12,9

Agindutako ondasun baliotsu eta bikainak ere eman dizkigu. Elizen arteko biblia   2 P 1,4

Lurreko ondasun iragankorrak. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 381. orr.

Asko dira besteren ondasun galkorren bekaitz direnak. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 234. orr.

Sorkariekiko eta ondasun materialekiko maitasun ordenagabekotik jadanik askaturik, norberaganako maitasunaren atxilo gertatzen dira. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 69. orr.

Ondasun higigarriak merkataritzaren alorrekoak dira; higiezinak, ostera, lege zibilaren meneko. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 83. orr.

Ondasun higiezinen gaineko zergekin, alegia, kontribuzioekin. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 284. orr.

Ondasun iraunkorretan %7,3koa izan dela azken aldi horretako produktibitate hazkundea eta ondasun ez-iraunkorren kasuan, berriz, %2,1ekoa. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 165. orr.

Produktibitate areagotzeak oso handiak izan omen dira, bai, baina bereziki ondasun informatikoak ekoizten dituen sektorean. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 165. orr.

Merkatariek inportaturiko luxuzko ondasunak eskuratzeko, izan ere, diru-baliabide handiak behar ziren. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 32. orr.

Benetako eta gezurrezko ondasunak. Elizen arteko biblia   Si 40,12 tit

Ordezkatze hori errazago gertatzen da kontsumoko ondasunak liberalizatzen direnean. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 114. orr.

Jaunak zuengana itzuli eta munduko ondasunak ugarituko dizkizuela. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 308. orr.

Zuengan espirituzko ondasunak erein baditugu, gehiegi ote da zuengandik lurreko ondasunak jasotzea? Elizen arteko biblia   1 Ko 9,11

3 (gauza ez-materialak)

Izan ere, munduan bizi zela, goiko ondasunen maitale porrokatu honek ez zuen munduan ezeren jabetzarik nahi izan. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 259. orr.

Jaunarengana itzuli zinenetik heriotza arte hain gogotsu bete duzun pobretasun handitik betiko, egiazko eta neurrigabeko ondasunetara, eta mundu honetako heriotzatik betiko bizira. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 539. orr.

Gomendatu zien betiko ondasunetara jo zezatela eta mundu honetako arriskuetatik gorde. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 903. orr.

Ondasun iraunkorrak eta inork ere kendu ezingo dizkionak eskuratzen dituena, ez beste inor, izan daiteke zoriontsu. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 15. orr.

Jakinduria, ondasun moral eta kulturalen iturri. Elizen arteko biblia   Jkd 7,13 tit

Beronengan daude gordeak jakinduriaren eta ezagueraren ondasun guztiak. Jakinduria, ondasun guztietan onena. Elizen arteko biblia   Kol 2,3

4 sing

Ura munduaren ondasuna eta denen eskubidea. Berria - Gaiak   2006-03-18

Han ditut liburuak, ondasun baliosena. Bertizko bere ondasun zoragarrian, artean, Baztanen, jai bikainak antolatu ziren. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 34. orr.

Bi herrialdeei komeni zaie trukea, herrialde bakoitzak bere truke-kideak produktibitate handienaz ekoizten duen ondasun hura inportatzen baitu. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 39. orr.

5 sing (gauza ez-materialak)

Ez diren gauzen ondasuna. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 272. orr.

Bere haurrei bere lanbidea eman dien langileak beren kopuruaren proportzioan ugaldu den ondasuna utzi die. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 119. orr.

Bidegabeko dirua eta egiazko ondasuna. Elizen arteko biblia   Lk 16,9 tit

Zu zara nire adorearen euskarri, oi Jainko, zu nire betiko ondasun. Elizen arteko biblia   Sal 73,26

Berek herri jakintza zeukaten, herriaren espiritua, Grimm anaiek bildutako ipuinen poesia, beren hirien arkitektura berezia; hitz batean, beren ondasuna zeukaten, alde batetik identitatea ematen ziena eta, bestetik, gainerakoengandik bereizten zituena. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 152. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Horrela, ondasun-multzo handiak egin ziren. Elizen arteko biblia   2 Kro 31,6

Hazkunde ekonomikoa herrialde batek ekoizten dituen ondasun eta zerbitzu kopuruaren hazkundea da. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 289. orr.

Elkartearen bizimodua: ondasun-erkidegoa. Elizen arteko biblia   Eg 4,32 tit

Ondo egina da, ondasun zirkulazioaren askatasunaren eta nekazaritzaren ikuspegitik, oinordetza ordezpen zentzugabeko horien debekua. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 26. orr.

Bi herrialdeetako ondasun-merkatuetako egokitzea. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 97. orr.

Latinezko dispensatio hitza, etxezainaren administrazio edo ondasun-kudeaketa esan nahi duena, hemen "salbuespen" esanahiaz erabiltzen da. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 293. orr.

Konbertsio eta ondasun-banaketa horretatik zortzi egunera [...] jakin zuen anai Egidiok Asisko hiritar ziren zaldun ospetsu haiek egindako ukapenaren berri. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1063. orr.

Gizon, nork egin nau ni zuen artean epaile edo ondasun-banatzaile? Elizen arteko biblia   Lk 12,14

Ondasun-gose guztitik aparte bazaudete, [...]. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 124. orr.

Nolanahi ere, damak ez ziren ondasun-egarri. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 234. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Herri-ondasunetatik milioiak xahutu direla norberaren askatasunarekiko eta otoitzaren, garaipenaren eta bizitza erlijiosoarekiko bateragarritasuna frogatu edo ukatzeko. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 46. orr.

Haiena bezalako partea hartuko du bere mantenurako, famili ondasunak saltzetik jaso dezakeenaz gain. Elizen arteko biblia   Dt 18,8

Nola eliz ondasunak feudo bihurtu ziren. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 319. orr.

Jainko-ondasunak gorde, gal ez daitezen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 129. orr.

Printze honek, ikusiz errege-ondasunen eta ondasun fiskalen parte bat bizitza osorako edo jabetza gisa eman zitzaiela nobleei, [...]. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 320. orr.

Barne produktu gordina handitzea, merkatu handiago bat eratzea, kultur ondasuna aberastea, demokraziaren bidean aurrera egitea. Berria - Mundua   2004-12-16

Finantza-ondasunak, osatu orduko, lur-jabetzetan edo luxuzko kontsumoetan gastatzen ziren. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 23. orr.

Erabilerak makinerian, ekipoan edota beste kapital-ondasunen batean eragiten duen balio galera. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 54. orr.

Garapen-bidean zeuden gainerako eskualde handietan, oso urriak ziren oraindik industria-ondasunak eta azpiegitura ekonomikoak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 110. orr.

Makina-erreminta inbertsio ondasuna da. Berria - Ekonomia   2004-05-01

Tokiko industriak ezin ekoitzi dituen hornikuntza-ondasunak inportatzeko posibilitateak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 113. orr.

Ekipamendu-ondasunak ekoizteko sektore baten falta. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 143. orr.

Jabe-ondasunek ez daukate atzera egiterik. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 349. orr.

Leku guztietan errespetatzen dira sustrai-ondasunak. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

Pentsamenduak baino arinago egiten du hegan, eta herri guztiei banatzen dizkie salbamen-ondasunak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 259. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitaren ondasun guztiak (3); bere ondasun guztiak (22); bere ondasun guztien (7); beren ondasun guztiak (5)

emazte eta ondasun (4); ene ondasun guzia (3); etxeko ondasun (5); haien ondasun guztiak (4); hainbat ondasun (5); hainbeste ondasun (7); haren ondasun guztiak (5)

kultur ondasun (3); mundu honetako ondasun (3); munduko ondasun (5); nazioarteko ondasun (3); neure ondasun guztiak (3); nire ondasun guztiak (8)

ondasun apurrak (5); ondasun asko (8); ondasun bakar (4); ondasun bakarra (5); ondasun baliotsu (3); ondasun banaketa (3); ondasun bat (5); ondasun baten (5); ondasun batzuk (5)

ondasun eta abere (5); ondasun eta zerbitzu (12); ondasun eta zerbitzuak (7); ondasun eta zerbitzuen (17); ondasun gehiago (6); ondasun gisa (4); ondasun gutxi (4); ondasun guzia (4); ondasun guztia (3); ondasun guztiak (146); ondasun guztiak eman (4); ondasun guztiak ikertzeko (3); ondasun guztiak kendu (4); ondasun handiak (12); ondasun handiak izan (3); ondasun higiezin (3); ondasun higiezinak (3); ondasun higiezinen (9); ondasun hori (3); ondasun horiek (20); ondasun horien (4)

ondasun iragankorrak (3); ondasun iraunkorrak (4); ondasun iraunkorren (6); ondasun materialak (5); ondasun materialen (4); ondasun mota (6); ondasun mugatua (3)

ondasun oro (4); ondasun publikoak (3); ondasun ugari (5)

zenbait ondasun (4); zeure ondasun guztiak (4)

egiazko ondasuna (3)

banatu zituen ondasunak (3); beren ondasunak galdu (4); bildutako ondasunak (3)

eliz ondasunak (4); elizaren ondasunak (8); elizen ondasunak (3); emandako ondasunak (3); etxea eta ondasunak (3); etxeko ondasunak (8); familiaren ondasunak (4); gordetako ondasunak (3); hiriko ondasunak (5)

jauregiko ondasunak (3); kontsumo ondasunak (3); lur eta ondasunak (3); lurreko ondasunak (4); mundu honetako ondasunak (4); munduko ondasunak (4); nire ondasunak (14)

ondasunak bagenitu (3); ondasunak bahitu (6); ondasunak bahitzea (4); ondasunak bahitzeko (11); ondasunak bahitzeko prozesua (3); ondasunak banatu (3); ondasunak banatzeko (4); ondasunak banatzen (3); ondasunak bildu (3)

ondasunak ekoizteko (5); ondasunak eman (3); ondasunak erosteko (3); ondasunak eskuratzeko (4); ondasunak eta zerbitzuak (3); ondasunak galdu (6); ondasunak galtzea (3); ondasunak galtzen (5); ondasunak gorde (6); ondasunak harrapatu (3); ondasunak hartu (8)

ondasunak izan (3); ondasunak kendu (8); ondasunak kenduko (3); ondasunak kentzen (3); ondasunak nahi (3)

ondasunak oro (5); ondasunak ostu (5); ondasunak pilatu (3); ondasunak pilatzen (3); ondasunak saldu (5)

ondasunak ugari (3); ondasunak utzi (5); ondasunak zaintzeko (3)

saldu zeure ondasunak (8); zeuen ondasunak (4); zeure ondasunak (12); zure ondasunak (6)

ekoitzitako ondasunen (3); elizaren ondasunen (4); erregearen ondasunen (3); gure ondasunen (5); munduko ondasunen (3); nire ondasunen (6)

ondasunen arabera (4); ondasunen arduradun jarri (3); ondasunen arduradunak (3); ondasunen banaketa (6); ondasunen bat (4); ondasunen bidez (3)

ondasunen ekoizpen (3); ondasunen ekoizpena (4); ondasunen erabilera (3); ondasunen erdia (8); ondasunen erdiak (3); ondasunen eskariaren (3); ondasunen eta zerbitzuen (11)

ondasunen jabe (6); ondasunen jabetza (6); ondasunen kontra (3); ondasunen likidazioa (3)

ondasunen oinordeko (3); ondasunen parte (5)

zeure ondasunen (3)

bere ondasunetan (3); beren ondasunetan (3); lurreko ondasunetan (3)

ondasunez bete (6); ondasunez beteko (9); ondasunez beteko zaitut (3); ondasunez beteko zaituzte (3); ondasunez jabetu (7); ondasunez jabetu zen (3); ondasunez jabetzeko (4)

ez dugu ondasunik (3); inoren ondasunik (3); ondasunik gabe (5); ondasunik handiena (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus