Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mantxa1 1 iz orbana, narrioa.

Ez garatxo bat, ez mantxa bat, ez ubeldu bat. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 166. orr.

Mantxa gorri bat sumatu nuen nire nikian, odolarena ematen zuena. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 342. orr.

Alabaren mantxa gorriak ez zirela mantxa gorri hutsak, pikor zuri batzuk ere bazituela alabak mantxa gorrien gainean. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 151. orr.

Balkoitik begiratuta, mantxa zuri bat ikusten zen mendiaren maldan, Obabako herri-gunea baino harantzago, Alaska hotela. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 82. orr.

Leopardo baten larruko mantxak baino misteriotsuagoak iruditu zitzaizkidan hango karakter pintzel trebez marraztuak. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 213. orr.

-Erakutsi elastikoa...! nola egin dituk mantxa horiek? Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 160. orr.

Ekintza eta sarraski erabatekoa behar nuen nik nahi nuen lekura iristeko, eztanda guztiz mantxarik gabea. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 148. orr.

2 irud/hed

Mexikoko eguzkiak ezin izan zion lehortu erbesteak ariman utzitako mantxa. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 103. orr.

Umearena, familia batu batean heziketa ona jasotzeko eskubidea, mantxarik gabeko izen eta negozio oparo baten oinorde izateko eskubidea. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 148. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Libreta, elastikoan agertutako olio-mantxak eta Elkanon aurkitutako pistola, eta gainera, aurreko astean, hilaren lauan eta bostean, Agirrerekin eta Txorekin izandako bi hitzordu. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 110. orr.

Alkandora zuria askatuta zeukan, ardo mantxa handi batekin. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 110. orr.

Zer dira tunikaren odol-mantxa horiek? Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 364. orr.

Klarion-mantxa islarik gabeak ziren Bostongo kale, plaza eta etxadiak. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 79. orr.

Kakalardo berde bat ikusten dut urre mantxaz betea ene zangoaren ondoan. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 146. orr.

Baserritarren behitegietatik medikuen kontsultazioetara, zikin mantxarik gabeko arto landetatik unibertsitateko arlo landuetara. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mantxa gorri (6); mantxa gorriak (4); mantxa handi (3); mantxa zuri (5); mantxa zuri gorrixka (3); olio mantxa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus