Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mantxa2 1 iz ipar kirol norgehiagoka edo lasterketa batzuk banatzen diren zati berdinetako bakoitza. ik txanda.

Hiru mantxa edo txanda bat bestearen ondotik.. Herria   2005-07-14

Hirugarren jokaldi edo mantxan izan da bitxikeria bat.12 tantorako hiru mantxetan. Herria   2002-10-17

Lehenbiziko bi mantxak irabazirik airoski bazoan frantsesa, baina nehork ezagutzen ez zuen errusoak atxiki eta bertze hiruak ereman. Herria   2002-12-05

Tau Baskonia gasteiztar saskibaloi taldea Europako lau hoberenetan sailkatu da, Bennetton Treviso italiano taldea garaituz bi mantxetan. Herria   2005-04-14

Hau ez zen azken partida baina aitzinekoa: Baigorrin azken hauk irabazia lehen mantxa, hau bigarrena zen, kittara, Donapaleun jokatua eta, geroztik hirugarren bat behar zuten egin, nor-nausi. Herria   2005-05-12

Oihuak eta esku zartak adituko dire norbaitek mantxa bat irabaztean eta ainitz gehiago, bixtan da, partida bururatzean, jakinen delarik nor den xapeldun berria. Herria   2001-04-12

Aste huntan berean neurtuko da, finalalaurdenetan, Italiako Benetton Treviso talde gotorrari, joan-jineko partidetan, beharrez hirugarren mantxa batekin. Herria   2005-04-07

Lehen mantxan lapurtarrak nagusi, ondotik haatik ahuldu dira. Herria   2004-09-23

· Euskadi nagusitu 4 mantxa irabazirik [musean], Frantziak 2. Herria   2002-10-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus