Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nini 1 iz ume txikia. ik ñiñi.

Ez dezaten pentsa etxetik kanpo moldatzeko gauza ez den nini errukarria denik. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 47. orr.

Haur koxkortzen hasia eta nini sortu berria haiekin doaz. Berria - Euskal Herria   2004-08-15

Jatorritik bidaiari lotua den jaialdi honek aurten amaren tripan dagoen ninia edo Egiptoko lurrek gorde altxorrak zintzilikatuak dituzte. Berria - Kultura   2004-05-09

Ibai bazterrera jo zuten hogei eguneko ninia eramanez. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 173. orr.

-Txibatoa? -Aloñak, ninia tititik zintzilik-. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 109. orr.

Aldi hartan bizia galdu zuena 22 hilabeteko nini txiki bat izan zela, zorigaiztoko bonba baten ondoan pasatzeagatik. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 84. orr.

Baldin eta buruko mina bazuen, edota oinetako arkuak ziztaka bazituen, kexuka aritzen zen, urrikalgarri, nini bat antzo. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 150. orr.

Nini baten moduan tratatzen zuen. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 32. orr.

nini baten ipurdia bezain soila nuela kokotsaldea eta ez nuela bizarra egiteko premiarik. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 118. orr.

Begiratu zuelarik, ikusi zuen bere adineko neska bat, "coca-cola" tiserta zikin luze bat gona gisa, nini biluzi bat altxoan. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 162. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Nere esku lodiak olioz bustitzen nituen eta zure nini gorputz ttipia artoski eta emeki manipulatzen nuen. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 232. orr.

3 begi-ninia.

Begiek ez zuten ez bizitasunik ez distirarik, eta nini gabeak ziruditen. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 26. orr.

Betazalek niniaren erdia estaltzen zioten. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 202. orr.

Saloira bildutako emakumeak [...] larru gorri jarri ziren, beren gorputz gorriztatuak denon begiei, eta batez ere errege-ordearen nini zuriei eskainiz. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 73. orr.

Ez naiz niniak mintzen edo ikusmena zauritzen duten irudiez mintzo. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 271. orr.

Niniak ere katuarenak zituen, eta sudurpean ageri zitzaizkion ile apurrek ere katua zekarkidaten gogora. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 43. orr.

4 begi-nini

Argi gutxi denean zabaldu egiten da begi-ninia, argi gehiago sar dadin. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 20. orr.

Emakumearen begi-nini beltzak lasai zeuden. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 91. orr.

Medikuaren linternatxoak begi-nini dilatatu batzuk argitu zituen. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 106. orr.

Begi-ninietako hondo-hondotik begiratzen zidan gogortasun neurriz gaineko batez. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 59. orr.

Ispilu aurrean eseri zen bere begi-nini zabaldu beltzei so. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 332. orr.

Lehen gutuneko azken esaldi hura begi nini dilatatuetan irakurri zion, baina espresio goxo eta irribarresua erakutsi zuen Macarenaren aurpegiak. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 102. orr.

Begi-nini gardenen inguruan argizko uztai horixka zeukan. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 63. orr.

5 -en begiko nini

Gramo bat azukre pisatu nuen, platinozko arragoan (gure begiko ninia zen huraxe) su emateko. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 226. orr.

Nire poltsikoa gizentzera etorriko da jabe koleratuak bere begiko niniaren truke ordainduko duenaren laurdena. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 26. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begi nini (17); nini beltz beltz (3)

begi ninia (20); begi ninia itxiago (3); begiko ninia (3)

begi niniak (23)

begi ninian (5)

begi niniaren (7)

begi niniek (5)

begi ninien (5)

begi ninietako (3)

begi ninietan (15)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus