Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gelatina (Egungo testuen corpusean 422 agerraldi; orobat jelatina Egungo testuen corpusean 38 agerraldi) 1 iz animalien hezurretatik ateratzen den gai gardena, biguna, malgua eta dastagabea.

Makur-makur egin eta goma antzeko itsas anemona leunak ukitu zituen, harkaitz saihetsari erantsiak gelatina puskak bezala. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 77. orr.

Gelatinak babestu egiten duela intsulina, harik eta hesteetara iristen den arte. Berria - Gaiak   2004-09-21

Bizkotxoz, jelatinaz, fruituz eta esnekiz egindako postre gozoa. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 181. orr.

Gelatinaz dirdiratsu dauden lau saltxitxari begira dago. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 91. orr.

Jelatinatan bilduriko txerri buru bat. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 105. orr.

Biluzik bainatzen gelatinazkoa ematen zuen itsaso barean. Iban Zaldua   «Traizioak» - 41. orr.

Erakusleihoko haragi egosiak lotan zeuden koipe horixketan, jelatina uherrezko aintziretan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 357. orr.

Zeruraino igotzen zen, nonahi barreiatzen zen, dena betetzen zuen gelatinazko erortze harekin. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 221. orr.

-O, Jones jauna -esan zuen ahots ozen eta alaiaz, eta dardar egin zuen, jelatinazkoa balitz bezala. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 14. orr.

Haragiak marrubizko jelatina bezala mugitzen zitzaizkion. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 61. orr.

2 gelatinaz eta beste zenbait osagaiz prestauriko jakia.

Zerbitzari batek zilarrezko platertxo batean gelatina moduko jaki bat ekarri zuen. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gelatina eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus