Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ondiko 1 iz atsekabea; zorigaitza.

Egun hautan gure herrian ondiko zorigaitza badabila; Mayi Teiletxea 58 urtetan hori ere gan da tanpez bezala. Herria   2005-10-20

Han guztia zen dolua eta atsekabea, gaitza eta zorigaitza, ondikoa eta ondoko ondore ezin penagarriagoa... Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 572. orr.

Ondikoak mingosturik, edateari ekin zion. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 331. orr.

Hildakoen etxea husteak areagotu egiten du doluaren oinazea, haren ondiko guztiak dastaraziz. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 94. orr.

Berant ote nenbilen neure ondiko izugarriaren deitoratzen eta auhentzen hasteko? Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 507. orr.

Zer ondiko handia nik, zuk diozun bezala, neure hutsegiteak aintzat hartu izana. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 204. orr.

2 ondikoz (7 agerraldi, 5 liburu eta artikulu 1ean; orobat ondikotz 102 agerraldi, 21 liburu eta 15 artikulutan; Hiztegi Batuan ondikoz agertzen da) adlag damurik, zoritxarrez.

Ondikoz, ardoa dugu Euskal Herriko gaitzik handiena, Bermeora eta Santa Agedara ardoak eramaten du jendea samaldaka. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 90. orr.

Ondikotz, Kristinak ez zion inoiz nire apetari amorerik eman. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 255. orr.

Baina, neure senak erabaki adimendutsu hartarat bulkatu baninduen ere, egoera hark ez zuen luze iraun, ondikotz. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 195. orr.

Eta 1875ko Santomasetan (txistorrik gabe emana, ondikotz!) Donostiatik etorritako mezulari baten bidez izan nuen berri fidagarririk. Txillardegi   «Putzu» - 275. orr.

-Ondikotz... ez du ikusten, ez entzuten, ez ulertzen, eta ez da mintzatzen ere. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 28. orr.

Euskal Herria musulmanen eta frankoen zein baskoien arrago, iraganeko lauso baino ez da, ondikoz. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 49. orr.

Errua biziari buruzko eskakizunekiko arrapostu ezarekin ezkontzen zenean, horma itsua eraikitzen ari zitzaion ondikoz. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 19. orr.

3 ondikozko izlag zorigaiztokoa, zoritxarrekoa.

Ondikozko egoera horrek ugaldu egin du lapurreta, prostituzioa, borrokak eta mafiakeria. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 209. orr.

Ondikozko etxe hartatik irtetean, ate-atean gelditu zen une batez doktorea, eta birikak bete artean arnastu zuen askatasunaren airea. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 85. orr.

Makur zaitez batbederak zugan hain sarri miretsi izan duen eraman handi errukitsura, hura baita geure ondikozko bizitzan erein ditugun nahigabeak jasanarazten dizkigun bakarra. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 503. orr.

Nafarroako erresuma izutu eta ikararazi zutèn ondikozko gerla haietan. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 19. orr.

Bere sabel barruan hondatu zuen makina ondikozko hark lotzen zuen izaki txiki hura, estutu eta itxuragabetu egin zuen, eta munstro bihurtu zuen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 153. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus